Piageten Teoria eta Espazioaren Ulermena Gizarte Zientzien Didaktikan
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,33 KB
Piageten Teoria Gizarte Zientzien Irakaskuntzan
Piageten teoriaren arabera, haurrek honela ikasten dute:
- Zehatzetik abstraktura
- Ezagunetik ezezagunera
- Sinpleenetik konplexuenera
- Manipulazio aktibotik kontzeptualizazio sinbolikora
Teoria hau oso lagungarria da Gizarte Zientzien irakaskuntzarako.
Noiz da baliagarria Piageten teoria?
Teoria hau bereziki baliagarria izan daiteke gai aproposak aukeratuz gero, hau da, haurren ulermen mailatik gertu badaude eta denboran atzera egiteko edo espazioan mugitzeko aukera ematen badute. Adibidez:
- Gizakien elikadura
- Gizakiak eta paisaiak
- Energiaren erabilera
- Garraioen eboluzioa
- Hirien bilakaera
Gai horiek guztiak haurren ulermenetik gertu daude eta abstrakzio maila baxua dute (adibidez, Frantziako Iraultzak ez luke hain ondo funtzionatuko). Teoriak malgutasuna ematen du gaia aukeratzerakoan: gertukoa edo urrunekoa, gaurkoa edo iraganekoa azter daiteke, diziplinartekotasuna ahaztu gabe.
Ikuspegi Diakronikoa vs Sinkronikoa
- Diakronia: Gizartean historian zehar eman diren fase ezberdinak era kronologikoan aztertzea.
- Sinkronia: Denbora berean gertatutako gertaerak aztertzea (aldiberekotasuna).
Ikuspegi diakronikoaren abantailak:
- Denboran zehar izandako aldaketak ikustea errazten du, haurren gaitasunetara egokituz.
- Oinarrizko gaiak lantzeko aukera ematen du.
- Garapen tekno-zientifikoa txertatzea errazten du.
Erronka nagusiak:
- Material aproposen edo irakasleen prestakuntza falta.
- Irakasleak erosoago sentitzea diziplina deskribatzaile eta politikoetan.
Espazioaren Ulermena Gizarte Zientzietan
Espazioaren kontzeptua funtsezkoa da Gizarte Zientzietan:
- Kontzeptu konplexua da ulertzeko eta irudikatzeko, eta diziplina askotan agertzen da.
- Giza jarduera guztiak espazioan kokatzen dira (ez dago jarduerarik espaziorik gabe).
- Espazioa mugatua, neurtua eta aldatua da (adibidez, jateko edo dutxatzeko espazioa aldatzen dugu).
- Mikro-espazioak aztertzen dira: etxeak, herriak, hiriak.
- Espazioak eta lurraldeak giza jarduerak baldintzatzen dituzte (baina ez determinatu).
- Gizakia da Lurreko ia edozein lekutan bizi daitekeen espezie bakarra.
- Espazioaren gaineko esku-hartzeak begi-bistakoak dira: konkistak, eraikuntzak...
- Horregatik, gizakiak ahalegin handiak egin ditu espazioa ulertzeko eta kodifikatzeko.
Topologia: Matematikaren adar bat da, objektuen gertutasuna, zulo kopurua, eta haien arteko ezberdintasunak aztertzen dituena.
Espazio pertzepzioa eta nozio espaziala
Espazio pertzepziala (edo oharmena) eta nozio espaziala ez dira gauza bera:
- Pertzepzio espaziala: Espazioaz jabetzeko modu orokorra da.
- Nozio espaziala: Egoera espazial zehatz bat adierazteko balio digu (barruan, goian, atzean...).
Adibidez: espazioaz jabetzen den pertsona bat / espazioan dauden objektu eta formez jabetzen den pertsona bat.
Piageten sailkapena: Espazioaren ulermena
1. Pertzepzio topologikoa (6-7 urte arte)
- Haurra da interes guztien erdigunea (egozentrismoa).
- Espazioa erlazio topologikoen bidez ulertzen da (irekia/itxia, hurbil/urrun, barruan/kanpoan).
- Ondo moldatzen da ezagunak dituen espazioetan.
- Ez ditu neurriak kontuan hartzen.
- Ez ditu lekuak erlazionatzen.
- Haurra da distantzia eta neurrien erreferentzia nagusia.
2. Pertzepzio proiektiboa (7-10 urte arte)
- Ikuspuntu jakin batetik antzematen diren perspektiba eta erlazio espazialen bidez ulertzen da espazioa (aurrean, atzean, goian, behean).
- Hau da gure ohiko espazio-ikusmena.
- Baliabide aproposak pertzepzio proiektiboa lantzeko: mapak, argazkiak, marrazki pikatuak eta kontrapikatuak.
- Hauek irakurtzeko eta ulertzeko beharrezkoak dira: eskalak, legendak, konparazioak.
- Norberaren errepresentazio espaziala egiten ikasten da.
Nozio topologikoen eta proiektiboen arteko aldea
Bi sailkapen hauen arteko desberdintasuna ezaugarri espazialaren iraupenak markatzen du, behatzailearen ikuspuntuaren arabera:
- Nozio Topologikoa: Nahiz eta behatzaileak toki ezberdinetara begiratu (gora, behera, ezkerrera), haurra espazioaren ezaugarri topologikoekin geratzen da (adibidez, gelaren barruan dagoela jakitearekin).
- Nozio Proiektiboa: Ikuspuntua aldatzean espazioaren pertzepzioa aldatzen da (adibidez, gelaren barruan nago eta atea ezkerrean daukat; tokiz aldatzen banaiz, atea eskuinean izan dezaket).
3. Pertzepzio euklidearra (10-12 urtetik aurrera)
- Neurriak eta proportzioak kontuan hartzen dira modu objektibo eta abstraktuan.
- Espazioa errealitate objektibo gisa ulertzen da; beraz, ez du axola behatzailea non dagoen.
- 3D, marra paraleloak, angeluak eta koordenatu-sistemak ulertzen dira.
- Matematikarekin eta Geografiarekin (latitudea/longitudea) estuki lotuta dago.
Mapa mentalak: Espazioaren irudikapena
- Ez dira mapa kartografiko tradizionalak (paperezkoak).
- Inguru zehatz baten errepresentazio mental eta grafiko pertsonalak dira (pertsona batetik bestera aldatzen dira).
- Funtzio nagusia: espazio erreal batean kokatzen eta mugitzen laguntzea.
Osagaiak:
- Mugak: Espazioak definitzeko eta bereizteko.
- Bideak: Leku batetik bestera joateko ibilbideak irudikatzeko.
- Konfigurazioak: Espazioari forma, figura eta konposizio bat emateko.
Mapa mentalen garapena haurrengan:
- Sistema egozentrikoaren garaia: Haurra da erreferentzia nagusia.
- Partzialki koordinatutako sistemaren garaia: Erreferentzia-puntu finkoak erabiltzen hasten da, baina modu isolatuan.
- Sistema koordinatuaren garaia: Erreferentzia-puntuak eta ibilbideak sistema orokor eta objektibo batean integratzen ditu.