Pintura Erromaniakoa Frantzian
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB
PINTURA ERROMANIKOA FRANTZIAN
David pintore neoklasikoaren artean sortu zen. Napoleonen garaian, berrezarkuntzaren garaian garatu zen eta liberalek boterea eskuratzeko aurrera zeramaten borrokarekin lotuta egon zen. Artista neoklasikoen erasoak jasan zituzten, 1830eko iraultzak Franztiako pintura eta literatura erromantikoaren arrakasta ekarri zuen. Ezaugarri orokorrak neoklasizismoaren aurkakoak dira: Kolorea marrazkiari nagusitzen zaio, Argiaren erabilera kontraste eta dramatikotasunaren aldekoa da. Gaien aldetik edertasuna bilatzea baino pasioak adieraztea du kezka nagusia, beldurra, sadismoa, sentsualitatea, mina... Pintoreek jarrera independientea.
GERUCAULT. La meduse ontziko baltsa, Ehiztarien ofiziala erasoan. DELACROIX. Danteren itsasontzia, Quioseko sarraskia, Sardanapaloren heriotza, Askatasuna herriaren gidari.
PINTURA ERREALISTA
Errealismoa 1840-1880 artean Europan garatutako mugimendu artistiko eta literarioa izan zen. Errealitateren irudikapen objetiboan oinarritu zen. Frantzian srtu zen 1848an II. errepublika aldarrikatu zenean eta Parisko Komunaren garaia bitarte hedatu. Mugiendu aldarrikatzailea izan zen hasieran. Urte horietan, Compte filosofia positibista sortzen aritu zen, argazkilaritza asmatzeak eragin erabakigarria izan zuen pinturan errealitatea islatzeko modu onena baita. EZAUGARRIAK: Egiazkotasuna eta objektibotasuna bilatzen da. Garaikidetasuna defendatu zutenentzat landu beharreko gai bakarra garai berekoa behar zuen, gai erromantikoak baztertu ziren: literarioak, exitikoak, historikoak. Edertasuna bilatzea ez zen haien helburua, pintura egoera soziala salatzeko tresna bezela ulertzen da. Une bateko eszena iheskorrak, gai intimoak, famili giroa, hiri eta landa paisaiak irudikatu.
INPRESIONISMOA
XIX.mendearen bigarren erdialdea, pinturaren berrikuntza ekarri zuen lehen joera artistiko garaikidea izan zen, argia eta kolorea hartu zituen kontuan kezka nagusitzat bigarren mailan utzita gaia, konposaketa eta marrazkia. Parisen sortu zen bigarren inperio frantziarraren bukaeran. 1863tik aurrera eta 1886 arte garatu zen. Talde inpresionista zirkulu ofizialetik kanpo zeuden pintoreek osatu zuten: Renoir, Degas, Pisarro, Sisley, Morisot eta Monet hainbat bildumagile, argazkilari, galerista eta arte martxanteen laguntzarekin. Manet errealismoaren eta inpresionismoaren arteko zubia egin zuen pintorea da. Mugimendu horren aitzindari urrunak Velzaquez eta Goya izan ziren. Hurbilekoak, paisaialari ingelesak eta frantseak. EZAUGARRIAK: Marrazkia baztertu kolorea hobesteko. Argi naturalaren eraginez, formak koloretan lausotzen dira, pintura azkarra prozesu piktoriko luzerik gabea. Koloreak argiak eta garbiak dira, askotan itzalak koloreztatuak dira. Gai akademikoak baztertu eta bizitza garaikidearen ingurukoak landu: paisaia gizatiarra, trenbide geltokiak, dantzalekuak, kafeak...Manet,belazeko gosaria, olympia.
POSTIMPRESIONISMOA
XIX. mendean aldaketa ekonomiko, sozial eta politiko erabakiorrak gertatu ziren mendebaldean. Industri iraultzak guztiz eraldatu zuen garaiko gizartea, kapitalismo industriala garatu zen eta langile mugimendua. Ideologietan, sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa sortu. Industrializazioak aurrerapen teknologiko ugari ekarri: trenbidea, telefonoa, arkitekturarako material berriak, eraikuntza tipolgia berria eta urbanismoaren garapena. Pinturaren alorrean joera hori Frantzian agertu zen 1886-1905 artean eta ez zen izan mugimendu piktorko homogeneo bat, artista independienteak inpresionismoaren aurka eta lehen abangoardiak prestatu zituzten. EZAUGARRIAK: Lerroa eta espazioaren arteko kezka. Kolore lauak, ez deskribatzaileak eta balio sinbolikoa dutenak. Pintzelada oretsua, adierazkorra eta kolorearen erabilera areagotua. Seurat neoimpresionismoa sortu. Toulouse-Lautrecek kartel iragarki ugari landu.
Cezanne, bainulari handiak. Gauguin, sermoi ondorengo ikuskizuna. Van gogh, gau izartsua.