Pintura Gotikoa eta Flandestarra: Estiloak eta Maisu Nagusiak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,61 KB
Pintura Gotikoa
Gotiko Lineala edo Franko-Gotikoa
Izenak dioen bezala, Frantzian garatzen den estiloa da. Oso gai sinpleak erabiltzen ditu. Marrazkia nagusitzen da pinturaren gainetik, eta kolore biziak erabiltzen ditu.
Italo-Gotikoa
XIII. eta XIV. mendeetan ematen da, Gotiko Linealarekin batera.
Ezaugarriak:
- Sakontasuna irudikatzen dute (perspektiba klasikoa).
- Anatomiaren balorazioa, kolore-gamen arteko harmonia eta tonu xehetasuna.
Bi eskola nagusitzen dira: Florentziakoa eta Sienakoa.
Florentziako Eskola
Bere ordezkari garrantzitsuena Giotto da. Pintura modernoaren sortzailetzat hartzen da. Pintura espazioko errepresentazioaren menpe jartzen du. Anatomia arimaren espresioaren eta argiaren arabera lantzen du; beraz, bai konposizioan bai kolore-tonalitatean eragina dauka. Bestalde, eredu naturaletan oinarritzen da. Giza figurari ospe osoa ematen dio. Pinturari kutsu intelektuala ematen dio.
Sienako Eskola
Bertako pintorerik famatuena Simone Martini dugu. Frantses estetikaren jarraitzailea da.
Estilo Internazionala
XV. mendeko estiloa da. Borgoinako inguruan sortu eta Europa erdialdean zehar zabaltzen da. Pintura flandestarraren oinarria izango da.
Pintura Flandestarra (XV. Mendea)
Hau ere XV. mendekoa dugu.
Ezaugarriak:
- Olioa aglutinatzaile bezala erabiltzen hasten da. Horrela, kolore biziagoak eta gama eta tonu gehiago lortzen dira. Teknika honek gaiak xehetasun guztiarekin tratatzea ahalbidetzen du.
- Pintura errealista da.
Pintore asko izan arren, batzuk bakarrik aipatuko ditugu:
Hubert eta Jan Van Eyck
Estilo honen sortzaileak dira. Hubert gazte hil zen eta bere obra ez zen ugaria izan. Bien artean egiten dute beren obra nagusiena kontsideratzen dena: Bildots Mistikoaren Poliptikoa.
Poliptikoak taula ugari ditu:
- Goialdean: Deikundea eta Deesis.
- Behealdean: Eszena nagusia, Bildots Mistikoarekin eta hura adoratzera doazen taldeekin.
Beste lan famatu batzuk: Arnolfini Senar-Emazteak eta Rollin Kantzelariaren Ama Birjina.
Rogier Van Der Weyden
Garai berekoa eta oso garrantzitsua, geroko pintoreengan izango duen eraginagatik. Konposizioak izugarri lantzen ditu eta gaiak benetan patetikoak dira, batez ere Ama Birjinari eskainitakoak.
Bere lan famatuena Pradoko Museoan aurkitzen da: Kristoren Jaitsiera (plastikotasun eta patetismo handikoa). Bestalde, oso erretratugile ona da.