Piramide Ekologikoak eta Elikadura-Sareen Oinarriak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Energia-piramideak

Zertarako diren

Ikerketa ekologikoetarako oso erabilgarriak dira, maila trofiko bakoitzean dagoen energia erabilgarria adierazten baitute. Horrela, energia-jarioari eta ekoizpenari buruzko informazioa ematen dute, eta hainbat ekosistemaren funtzionamendua konparatzea ahalbidetzen dute.

Zer forma duten

Behetik gorako forma beherakorra dute beti.

Biomasa-piramideak

Zertarako diren

Maila trofiko bakoitzean, une jakin batean, azalera-unitateko metaturik dagoen materia organikoari buruzko informazioa ematen dute. Hala ere, ez dute adierazten aldi jakin batean zer materia-kantitate sortzen den edo zer abiaduratan sortzen den. Horregatik, ekosistemak aztertzeko, ez dira energia-piramideak bezain erabilgarriak.

Zer forma duten

Behetik gorako forma beherakorra dute. Hala ere, baldintza jakin batzuetan, maila trofikoetan gora egin ahala, mailak gero eta handiagoak izan daitezke.

Zenbakizko piramideak

Zertarako diren

Ez dira oso erabilgarriak azterketak egiteko, ez baitute islatzen organismoek materiaren eta energiaren jarioetan zer eginkizun erlatibo duten.

Zer forma duten

Txikiak badira, beherakorrak dira. Handiak izanez gero, alderantzizkoak izan daitezke, adierazi dugun piramidea bezalakoak.

Oinarrizko Kontzeptu Trofikoak

Maila trofikoa
Elikadura mota bera duten ekosistemako organismoen multzoak osatzen du.
Kate trofikoa
Ekosistemako zenbait maila trofikotako organismoak irudikatzen dituen eskema da, eta gezien bidez, organismoen arteko elikadura-harremanak adierazten dira.
Elikadura sare trofikoak
Ekosisteman dauden kate trofikoen multzoak eta horien arteko loturak adierazten dituzte.
Biomasa
Ekosistemako maila trofiko bakoitzak sorturiko materia organikoaren kantitatea da, eta zuzeneko zein zeharkako energia-iturri gisa erabil daiteke.
Ekoizpena
Ekosistema bateko edo maila trofiko bakoitzeko biomasaren hazkundea da, azalera- eta denbora-unitatea kontuan hartuta.
Piramide ekologikoak edo trofikoak
Komunitate biologiko bateko organismoen arteko harreman trofikoak laburbilduta adierazten dituzten grafikoak dira.
Ziklo biogeokimikoa
Elementu kimiko batek atmosferan, hidrosferan, geosferan eta biosferan zehar duen zirkulazioa da; elementu hori behin eta berriro eskuragarri egotea ahalbidetzen du.

Entradas relacionadas: