Plaka Tektonikoen Teoria: Litosferaren Mugimendua eta Ondorio Geologikoak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,25 KB
P.T.T - Plaka Tektonikoen Teoria: Aurrerapauso Geologikoa
Plaka tektonikoen teoriak aurrerapauso erraldoia suposatu du geologiarentzat. Historian zehar gertatutako kontinente eta ozeanoen banaketaren aldaketak azaltzeaz gain, prozesu geologikoen zergatiak zehazten ditu. Hona hemen proposamen nagusiak:
- Litosfera zurruna da eta hainbat puska edo plaka tektonikotan zatituta dago, puzzle baten piezen antzera ahokatzen direnak.
- Plaka tektonikoak dinamikoak dira eta, pixkanaka, litosfera azpiko mantuaren gainean mugitzen dira; mantu hori plastikoa da.
- Plaken mugimendua eta aldaketak geosferaren barne-dinamikak eragiten ditu; material beroen gandorrak litosferara igotzen dira.
- Plaken dinamikak elkarrekintzak eragiten ditu ertz edo mugetan; horrek indarrak, presio- eta tenperatura-aldaketak sortzen ditu, eta, ondorioz, prozesu geologikoak.
L.P - Litosferaren Plakak eta Erliebea
Azken ikerketen arabera, litosfera tamaina askotako plakatan zatituta dago. Plaken mugak eta lurreko erliebearen egitura nagusiak bat datoz. Zazpi plaka handi eta hainbat mikroplaka daude.
Eten Sismikoak eta Lurraren Barne Egitura
Eten sismikoek erakusten dute lurraren barnealdea hainbat motatako eta egoeratako materialez eratutako geruza zentrokidez osatuta dagoela.
Definizio Garrantzitsuak
- Litosfera: Hainbat plaka independentetan banatuta dagoen lurrazalak eta mantuaren kanpoaldeak eratzen duten geruza.
- Konbekzioa: Mantuaren materialek izaera plastikoa izatean dituzten goranzko edo beheranzko mugimendu ziklikoak.
- Kontinenteen Jitoa: Masa kontinentalak elkarrekiko mugitu direla dioen teoria, Alfred Wegener meteorologo alemaniarrak 1915ean garatua.
- Gune Beroa: Litosfera azpiko mantura mantu sakonetik datorren harri-gandor oso bero bat iristean sortzen den magmatismoaren kasua; horrek litosfera zartatu, harriak urtu eta sumendiak sortzen ditu.
- Magmatismoa: Harri urtuen masak eratzea. Magmak litosferan gora egiten dute eta kanpora irten daitezke.
- Bolkanismoa: Litosferan gora egiten duen magma masa bat lurrazalera iritsi eta sumendiak eratuz kanporatzen da.