Plaken ertzetako prozesu geologikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Plaken ertzetako prozesu geologikoak

Ertz eraikitzaileak: Dortsal ozeanikoak

Ezaugarriak:

  • Milaka kilometroko luzera eta pitzaduretan jarduera bolkanikoa.
  • Basalto asko; hori dela eta, azal ozeanikoa sortzen da (litosfera mehe bat eratzen du, mantuaren gaineko zatira itsatsirik).
  • Konbekzio-korronteek distentsio-esfortzuak sortzen dituzte, eta hausturaren bi aldeak banatzen dituzte. Magma basaltikoa etengabe irteten da.
  • Magmak barrutik egiten duen presioak bi ertzak altxatu eta erliebea osatzen du. Bi ertzen arteko sakonuneari Rift deitzen zaio.
  • Rift-eremuan ozeanoko ura erraz sartzen da eta, sakoneko harri goriak ukitzean, ura oso bero irtetzen da eremu horretatik, iturri hidrotermalak sortuz.

Ertz pasiboak: Faila eraldatzaileak

Sarritan, dortsalak eten egiten dira eta kilometro batzuk ezkerrera edo eskuinera jarraitzen dute. Kasu horretan, ebakidura-eremu bat agertzen da eta faila eraldatzailea deitzen da.

Ezaugarri nagusia: sismikotasun handia.

Ertz suntsitzaileak: Subdukzio-eremuak

Subdukzio-eremuetan, litosfera ozeanikoa tolestu eta mantuan hondoratzen da. Hondoratzen den plaka ozeanikoa izaten da beti, baina gaineko plaka ozeanikoa edo kontinentala izan daiteke.

Prozesuak:

  • Litosfera ozeanikoa suntsitzen da.
  • Hondoratzen den plakaren bultzadak sismikotasun handia sortzen du.
  • Magmatismoa sortzen da, plakako basaltoa urtzen delako.
  • Gaineko plaka loditu egiten da, eta horren ondorioz, mendikate bolkaniko bat edo sumendiak sortzen dira.
  • Metamorfismoa gertatzen da, presioa eta tenperatura handitu egiten baitira.

Talka-ertzak: Talka-orogenoak

Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean, plaka bat bestearen gainean geratzen da, eta higidura konbergentea gelditu egiten da.

Hainbat prozesu geologiko:

  • Litosfera kontinentala loditu egiten da.
  • Bi plaken artean metatuta zeuden sedimentuak jostura-eremuan pilatzen dira, talka-orogenoa izeneko erliebea sortuz.
  • Orogenoak igoera isostatikoa izaten du.
  • Talkaren eta marruskaduraren eraginez, metamorfismoa eta magmatismoa gertatzen dira.
  • Haustura handiak izaten dituzte bi plakek, eta sismikotasun handia sortzen da.

Entradas relacionadas: