Plaken Mugimenduak: Ertz Konbergenteak, Ebakidura eta Divergenteak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,82 KB

Plaken Mugimenduak eta Ertz Tektonikoak

Ertz Konbergenteak: Talka eta Subdukzioa

Litosfera ozeanikoa eta kontinentala talka egiten dute, ertz konbergenteak direlarik, eta horrek sismikotasuna sortzen du.

Litosfera ozeanikoa kontinentalaren azpian sartzen da, dentsoena delako. Mantuan hondoratzean subdukzio eremua sortzen da. Bertan dagoen beroarengatik eta marruskaduragatik materialak urtu egiten dira, magma sortuz, eta horrek gainazalean bolkanismoa eragiten du.

  • Litosfera kontinentalean orogeno termikoa sortzen da.
  • Bi plaken artean fosa ozeanikoa sortzen da.

Honen adibide bat Andeak dira.

Ertz Ebakidura (Transformazioa)

Ebakidura ertza da. Bi litosfera kontinentalak irristatzen dira eta elkar igurtzean sismikotasuna sortzen da, faila eraldatzaile bat sortuz.

Adibidea: San Andres faila (Kalifornia).

Ertz Divergenteak: Urruntzea eta Dortsalak

Ertz dibergentea da. Bi litosfera ozeanikoak urruntzen dira. Bien artean zegoen mantuko material urtua lurrazalera ateratzen da (bolkanismoa), eta litosfera ozeaniko bihurtzen da.

  • Bien artean sortzen den arraildurari rift deritzo.
  • Dortsala ozeanikoa sortzen da.

Adibidea: Ozeano Atlantikoko dortsala.

Ertz Konbergenteak: Talka Kontinentala

Ertz konbergentea da. Bi litosfera kontinentalek talka egitean sismikotasuna sortzen da. Litosfera kontinentala mantuan ezin da hondoratu, arinagoa delako, eta tolestu egiten da, talka orogeno bat sortuz.

Adibidea: Pirineoak, Himalaia.

Entradas relacionadas: