Plastikoak: Propietateak, Fabrikazioa eta Mota Nagusiak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Plastikoaren Propietateak

Oso ondo jasaten dituzte esfortzuak. Elektrizitate isolatzaileak dira. Azido, alkalino eta disolbatzaileekiko erresistentzia ona dute. Iragazgaitzak dira.

Fabrikazio Prozesuen Araberako Ezaugarriak

Plastikoek ezaugarri hauek izan ditzakete:

  • Bigunak edo gogorrak
  • Elastikoak edo zurrunak
  • Urtzeko errazak
  • Beroarekiko erresistenteak

Poliuretanozko Objektuak

Poliuretanoz egindako objektuak:

  • Polainak
  • Baloia
  • Kableak
  • Zura

Commodity Plastikoak

Hainbat eta hainbat aplikazio dituztelako oso kantitate handietan ekoizten diren plastikoak dira.

Plastikoen Zenbaki Kodea

Plastikoek zenbaki kode bat izaten dute identifikatzeko. Lagungarria da materialak banantzeko eta gero birziklatzeko.

Plastiko Mota Nagusiak eta Erabilerak

1. PET (Polietileno Tereftalatoa)

Erabat birziklagarria da, gardentasun eta erresistentzia handikoa.

Erabilerak:

  • Botilak
  • Suilak
  • Ehun-zuntzak
  • Erretiluak

2. HDPE (Dentsitate Altuko Polietilenoa)

Plastiko moldeagarria, iragazkortasun txikikoa.

Erabilerak:

  • Estaldurak
  • Itxiturak
  • Estalki hodiak, etab.

3. PVC (Polibinilo Kloruroa)

Erabilera askokoa da.

Erabilerak:

  • Profilak
  • Hodiak
  • Ontziak
  • Edukiontziak
  • Jostailuak
  • Oinetakoak
  • Kable isolatzaileak

4. LDPE (Dentsitate Baxuko Polietilenoa)

Plastiko zeharrargia da, erresistentzia termiko eta kimiko onekoa. Oso malgua da, HDPE baino malguagoa.

Erabilerak:

  • Poltsak
  • Bilgarriak
  • Paketeak
  • Forruak
  • Isolatzaileak
  • Jostailuak, etab.

5. PP (Polipropilenoa)

Termoplastiko honek erresistentzia handia du muturreko tenperaturekiko eta kolpeekiko, eta isolamendu ona du. Zapore eta usain neutroa du, eta elikagaietarako erabil daiteke.

Erabilerak:

  • Edarietarako lastotxoak
  • Ur eta elikagai ontziak
  • Profilak
  • Arrabolak
  • Hodiak
  • Torlojuak
  • Zirrindolak, etab.

6. PS (Poliestirenoa)

Termoplastiko elastikoa da, erresistentzia mekanikoa eta elektrikoa du. Gogorra edo dentsitate baxukoa izan daiteke (adibidez, Porexpan-a).

Erabilerak:

  • Jostailuak
  • Karkasak
  • Etxeko tresnak
  • Autoen zatiak
  • Fardelak
  • Bilgarriak, etab.

Beste Plastiko Batzuk

Hainbat eta hainbat plastiko mota daude, besteak beste:

  • Polikarbonatoak
  • Poliuretanoak
  • Poliamidak

Entradas relacionadas: