Plastikoen Eskuzko Lanketa: Oinarrizko Teknikak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,57 KB
Plastikoen Eskuzko Lanketa
1. Marrazteko eta Trazatzeko Tresnak
Plastikoen gainean trazatzeko, errotuladore berezi batzuk erabiltzen dira: errotuladore iraunkorrak edo ezabaezinak esaten zaie.
2. Plastikozko Xaflak Tolesteko Urratsak
- Plastikoa berotu behar da, aire beroko pistola batez.
- Eskularruak jantzita, eskuarekin astiro-astiro tolestu behar da.
- Nahi bezalako forma eman ostean, eutsi egin behar zaio, hoztu arte.
3. Plastikoak Mozteko Tresnak eta Teknikak
- Xafla meheak: Guraizez moztu daitezke.
- Plastiko oso gogorrak: Zerra erabil daiteke.
- Plastiko zurrunezko hodiak: Metal-zerraz inguru guztian marka bat egin behar da. Ondoren, marka dagoen tokian indarra eraginez hautsi egiten da.
4. Plastiko Zurrunen Zulatze Prozesua
- Zuloa egin nahi dugun puntua markatu, puntzoi batez, eskuz edota mailu batez granete bat leunki kolpatuz.
- Plastikozko pieza zur zati lodi batean bermatu, baraila batez, eta ongi eutsiz, zutabe-zulagailuaren azpian jarri, aurrez barauts egokia aukeratuta.
- Oso astiro, barautsa materialean sartu, beheraka, zeharkatu arte; horrela, nahi bezalako zuloa izango dugu.
Oharra: Plastikoak zulatzeko, metalak zulatzeko barautsak erabili behar dira.
5. Moldekatzea
Moldekatze prozesuan, objektuak gogortzeko behar duen denbora erretxina kantitatearen eta erabilitako katalizatzaile eta azeleratzaile motaren araberakoa izango da.
6. Akabera Prozesua
Akabera prozesuan, ertzak leuntzen dira:
- Ertz kurbatuak: Lizpaper fina erabiltzen da.
- Ertz lauak: Zur zati bat lizpaperarekin bil daiteke, akabera hobea lortzeko.
7. Lima edo Karraka Garbitzea
Lima edo karraka garbitzeko, txarrantxa erabiltzen da.
8. Plastikoak Lotzeko Teknikak
Hiru lotura teknika nagusi daude:
- Itsasgarriekin
- Beroaren bidez
- Torlojuak eta elementu hariztatuak erabiliz
9. Lotura Tekniken Azalpena
- Itsasgarriekin
- Plastikozko bi gainazal elkarri itsatsi aurretik, komeni da izan dezaketen koipea kentzea eta ongi garbitzea.
- Beroaren bidez
- Bero-iturri bat baliatuta, lotu nahi diren gainazalak urtu daitezke, konprimituz.
- Torlojuak eta elementu hariztatuak erabiliz
- Metodo hori lotura desmuntagarria izatea nahi dugunean erabiltzen da; ezin da plastiko guztiekin erabili.