Plastikoen Lanak: Marraztu, Tolestu, Moztu, Zulatu eta Akabera
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,87 KB
Plastikoen gainean marrazteko tresnak
Errotuladore iraunkor edo ezabaezinak erabiltzen dira. Tresna horiekin, gainazal leunetan idatz daiteke (beira, zeramika eta plastikoetan) marratu edo ondatu gabe. Plastikoen gainean markatzeko, kartoi gogorrarekin edo zurarekin erabiltzen diren tresna berak balia daitezke.
Plastikozko xaflak tolesteko urratsak
Plastikoa tolesteko, bero-iturri bat erabili behar da; adibidez: ile-lehorgailu bat edo soldagailu bat. Plastikoa beroaren eraginez bigunduz joaten da, azkenean, nahi bezala tolesteko bezain biguna geratzen da. Tolestutakoan, eutsi egin behar zaio, materiala hoztu eta zurrun geratu arte. Arretaz ibili behar da, berotutako gainazala ez ukitzeko. Eskularruak erabiltzea komeni da.
Plastikoak mozteko tresnak eta teknikak
Ebakidura egiteko lerroak markatu ondoren, plastikoa mozteko zenbait tresna eta lanabes erabiltzen dira, plastikoaren gogortasunaren eta lodieraren arabera.
Xafla meheak
Guraizez moztu daitezke.
Oso plastiko gogorrak (Metakrilatoa)
Metakrilatoa, adibidez, hortz txikiko xaflak edo orriak dituen inguratzeko zerra erabil daiteke.
Plastiko zurrunezko hodiak
Metal-zerra erabil daiteke. Oso lodiak ez badira, ebakigailuz moztu daitezke, orriaren azpian zenbait aldiz biratuz. Gero, hodiari marka dagoen lekuan indarra eraginez, hautsi egiten da, eta ebakidura zehatza uzten du.
Plastiko zurrunen zulaketa prozesua
Plastiko bigunak puntzoi batez zula daitezke; gogorrak zulatzeko, zulagailu bat erabili behar da. Plastiko zurrunezko pieza bat zulagailuz zulatzeko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Zuloa egin nahi dugun puntua markatu, puntzoi batez, eskuz edo mailu batez, granete bat leunki kolpatuz.
- Plastikozko pieza zur zati lodi batean bermatu (finkatu), baraila batez, eta ongi eutsiz zutabe-zulagailuaren azpian jarri, aurrez barauts egokia aukeratuta.
- Oso astiro, barautsa materialean sartu, beheraka, zeharkatu arte. Horrela, nahi dugun bezalako zuloa izango dugu.
Moldekatzea
Erretxina likido bat molde batera botatzen da, azeleratzaile batekin eta katalizatzaile batekin batera. Horrela, erretxina gogortu eta trinkotu egiten da. Jarri dugun erretxina kantitatearen eta erabili ditugun katalizatzaile eta azeleratzaileen arabera, denbora gehiago edo gutxiago beharko du gogortzeko.
Akabera prozesua
Ertz kurbatuak leuntzeko, lixazko paper fina erabiltzen da. Ertza laua bada, zur zati bat bil daiteke lixazko paperarekin, akabera ona lortzeko. Bestela, metalekin erabiltzeko karraka edo lima bat erabil daiteke. Gero, garbitzeko, txarrantxa erabiltzen da.
Lima garbitzea
Lima edo karraka garbitzeko, txarrantxa erabiltzen da.