Platon eta Agustin: Filosofiaren Eragina eta Paralelismoak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinengan

Metafisika eta Ontologia: Dualismoa

Bi pentsalariek, Platonek eta Agustinek, bi mundu daudela onartzen dute (dualismo ontologikoa). Platonek Ideien Mundua bereizten du, betierekoa, aldagaitz eta perfektuak direnak, benetako errealitateekin osatutakoa, eta mundu sentigarria, aldatzen ari diren izakiekin osatutakoa. Agustinek ere errealitatea bikoitza dela dio: alde batetik, Jainkoaren erreinua, benetakoa dena, eta bestetik, etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa.

Ezagutza: Dualismo Epistemologikoa

Ezagutzari dagokionez, bi pentsalariek dualismo epistemologikoa ere baieztatzen dute, dualismo ontologikoari lotuta dagoena. Bi mundu dauden moduan, bi ezagutza mota daude:

  • Ezagutza sentikorra: Zentzumenen bidez heltzen zaiguna, beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza. Ezagutza faltsua da, beraz, ez da baliagarria benetako ezagutza lortzeko.
  • Arrazoizko ezagutza: Ezagutza unibertsalaz arduratzen dena, ideien ezagutzaz. Ezagutza mota hau benetako errealitateaz arduratzen da.

Platonentzat, Ongia da arima benetako ezagutza lortzera bultzatzen duena, Ongia baita Platonen Ideien Munduko ideia gorena. Agustinentzat, berriz, Jainkoak jartzen ditu giza ariman ideia eredugarriak arima argitzeko.

Dialektika: Ezagutza Lortzeko Metodoa

Dialektika ezagutza lortzeko metodo edo bidea da. Galdera zuzenak eginez erantzun egokiak eskuratzean datza.

Platonen Dialektika

Platonentzat, benetako filosofoen jarduera da. Filosofiaren goi-metodoa da eta gobernari-filosofoaren azken fasean landu behar da. Elkarrizketaren bidez, itxuraz aurkakoak eta sarritan osagarriak diren argudioak iker daitezke egiara iritsi arte. Dialektika aurkako mugimendu logikoz eratzen da:

  • Bateratzea (Indukzioa): Gauzen aldaezinezko esentziak (kontzeptuak) hautematean datza, objektu partikularretatik, iritzietatik (susmo, irudimen, hipotesi) epistemeraino igotzea.
  • Zatiketa (Dedukzioa): Generoen barne-ezberdintasunei jarraituz, partikularrera iristea. Adibidez: animalia-kontzeptutik bipedo-kontzeptura eta azken honetatik lumarik gabeko animalia bipedo-kontzeptura.

Agustinen Dialektika

Agustinentzat, dialektika barne-bilaketa bat da. Gizabanakoak ez du egia kanpoan aurkitu behar, bere barnean baizik. Bilaketa horretan egia aurkitzeko Jainkoaren argiztapena behar du.

Ezagutza Printzipioa: Paralelismoak eta Desberdintasunak

Paralelismo bat ezar daiteke:

  • Platonentzat, Mundu Ulergarria (benetako mundua) ulertzeko argia egiten duena Ongia da.
  • Agustinentzat, egia ezagutzeko argia egiten duena (egia ezagutzea ahalbidetzen duena) Jainkoaren argiztapena da.

Bi autoreentzat, ezagutza printzipioa (ezagutzen duena) arima da. Ariman daude adimena eta arrazoia.

Badaude desberdintasunak ere:

  • Platonentzat, arima gorputzera etorri aurretik Ideien Munduan existitu zen eta han Ideiak (Egia) kontenplatzen (ezagutzen) ditu. Ezagutza, Platonentzat, arimak Ideiak oroitzea besterik ez da.
  • Agustinentzat, ordea, arima ez da aurretik existitzen. Ezagutza Jainkoak gizakiarengan jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.

Antropologia eta Etika: Arima eta Gorputza

Antropologiari dagokionez, Agustinek ere eredu dualistari jarraitzen dio: gizakia arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izaki bat da, eta Platonen moduan, gorputzaren gainetik jartzen du arima. Horrek etika arloan ondorio argiak izango ditu.

Platonek zehaztu zuen dualismotik abiatuta, Agustin bekatu kristauaren kontzeptura iristen da, eta bekatuaren kontzeptuan berebiziko garrantzia hartzen du gorputza eta arima bereizteak. Espiritua goraipatu eta haragia gutxietsi eta kondenatu egiten du. Ikuspuntu honetan, gorputza mespretxagarria denez, kontrolatu eta mugatu egin behar den zerbait gisa ulertzen da. Arbuiatu egiten dira nahiak, grinak, inklinazioak, interesak, motibazioak. Giza ekintza morala izateko, beharrizan hutsak eragin behar du, eta ez desirak.

Entradas relacionadas: