Platon eta Aristoteles: Antropologia eta Haitzuloaren Alegoria
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,58 KB
Platon eta Aristotelesen Antropologia: Konparaketa
Platon izan zen antropologia arrazional bat garatu zuen lehena, arrazionalista erradikala izanik. Aristotelesen antropologia, aldiz, moderatuagoa eta errealistagoa zen.
Gizakiaren osaera eta arimaren izaera
- Platonen aburuz: Gizakia gorputz eta arimaz osatuta dago (dualismo antropologikoa). Lotura akzidentala eta behin-behinekoa da. Arimaren hilezkortasuna defendatu zuen (materia hil ondoren, arima Ideien Mundura doa).
- Aristotelesen aburuz: Gorputz eta arimaren arteko batasun substantziala aldarrikatu zuen (banaezinak). Arimaren hilkortasuna defendatu zuen (arima gorputza bezala hiltzen da).
Arimaren funtzioak
Biek arimak hiru funtzio dituela onartu zuten:
- Platonen teoria: Arrazionala, suminezkoa, irriztizkoa.
- Aristotelesen teoria: Begetatiboa, sentipenezkoa, arrazionala.
Ezagutza eta Transmigrazioa
Platon arrazionalista erradikala denez, ideia guztiak ariman existitzen direla uste zuen. Ezagutza lortzeko, dialektikaren bidez gogoratzea posiblea da (anamnesia). Transmigrazio teoria defendatu zuen, arima purifikatu eta gorputzetik askatu arte. Askapena ezagutzaren bidez lortzen da.
Aristoteles ez zegoen ados: arima ez da aldez aurretik existitzen, eta gorputza hil ondoren ere ez. Hala ere, biak ados zeuden arima dela gorputzari bizitza ematen diona onartzean.
Eragina
Platonen dualismo antropologikoak eragin handia izan du, batez ere kristautasunaren gizakiaren ikuskeran. Bere arrazionalismo antropologikoa Aro Modernoko Descartes eta beste pentsalari batzuen aurrekaria kontsidera daiteke.
Platonen Haitzuloaren Alegoria: Kontzeptu Gakoak
- Eguzkia
- Ongiaren ideia irudikatzeko erabiltzen da. Ongiaren ideia Ideien Munduan azkenik eta kostata ikasten dena da, azken helburua.
- Haitzuloa
- Gauza sentigarriak eta irudiak dauden lekua irudikatzen du (Mundu Sentigarria).
- Iritzia (Doxa)
- Ezagutza maila bat da, zentzumenen eta irudimenaren bidez antzematen direnak. Bi azpimaila ditu:
- Pistis: Gauza sentigarriak.
- Eikasia: Irudiak.
- Itzalak
- Munduko gauzen irudiak dira; hau da, irudipenezko errealitatea adierazteko erabiltzen diren itzalak. Presoek bizitza osoan ikusten dituzte, kanpora atera arte. Kanpoan, itzal horiek probokatzen dituzten objektuak ikusten dituzte (errealitate sentigarria), azkenik Ideien Mundura (kobatik kanpo) iritsi arte.