Platon eta Aristoteles: Antzinateko Filosoforik Handienak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

Antzinateko filosoforik handienetakoak dira Platon eta Aristoteles, ikasle-irakasle izan zirenak.

Platonen filosofiaren helbururik nagusienetakoa zuzentasunean oinarritutako hiria gauzatzea da eta Aristotelesek zientzia guztien artean funtsezkoena politika dela zioen. Beraz, bientzat zen garrantzia handikoa politika.

Platonen esanetan, hiriaren helburua zuzentasuna da. Hiria gizakion premiak asetzeko sortu izan da, premia horiek ezin direlako isolatuta ase. Lan banaketa sortu zen horrela. Platonen ustez,, denok ez gara berdinak eta bakoitzak bere gaitasunetara egokitzen dena egin behar du. Bakoitzak berea egiten duenean nagusituko da zuzentasuna hirian.

Aristotelesek dioenez, berriz, beharrak asetzea ez da hiriak duen eginkizun ez bakarra eta ezta nagusia ere. Gizakia animalia politikoa da eta bizitza ona, izateko, gizartean bizi behar du(animaliak eta jainkoak soilik bizi daitezke bakarrik). .Are gehiago, Estatua da giza erakundeen helburua(tribua,familia,….), bera delako bizitza ona bizi ahal izateko gizakiak behar duen ingurua eskaini dezakeena.

Heziketari garrantzia handia ematen dio Aristotelesek, eta Platonek bezala, bere ardura estatuak hartu behar duela dio.

Antzinateko filosoforik handienetakoak dira Platon eta Aristoteles. Harreman estua izan zuten, lehena bigarrenaren irakasle izan baitzen.

Platonen ustez, zentzumenen bidez ezagutzen dugun mundu hau ez da ez errealitate bakarra eta ezta benetako errealitatea ere.Hemen, gauza ederrak eta ekintza zuzenak daude. Baina, horiez gain, benetan ederra dena eta benetan zuzena dena daude, ederrak eta zuzenak diren gauzetatik aparte.Horiek Ideiak dira, dagoen guztiaren eredu perfektuak direnak. Ideiak daudelako ezagutu dezakegu unibertsala, aldaezina eta perfektua dena ,baina ez ideiak gure buruan gertatzen den gauzen isla direlako, gauzak ideia horien isla direlako baino.

Aristoteles-ek ukatu egiten du Platon-ek egindako mundu bien arteko bereizketa eta mundu honetan aurkitu nahi ditu mundu hau azaltzeko behar diren printzipioak . Ez du ukatuko esentziak egon badaudenik , baina esentzia horiek Ideietan barik , gauzetan euretan daudela dio . Esentzia horiei forma deituko die Aristoteles-ek .

Teoria hilemorfikoaren arabera, izaki fisiko edo natural guztiak materiaren (hyle) eta formaren arteko konposatuak dira.

Entradas relacionadas: