Platon eta Aristoteles: Gobernu, Errealitate eta Ezagutza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,46 KB

Platon eta Sofistak: Gobernuaren Ikuspegiak

Platonen Gobernu Ideala: Filosofo-Erregea

Platonen ustez, hiria gobernari bakar batek gidatu beharko luke. Gobernari horrek ikasketa bereziak izan beharko lituzke, eta arimaren atal arrazionala ordezkatuko luke, zuhurtzia bertute nagusi duela.

Platonen iritziz, monarkia zen gobernu mota hoberena, agintari bakar bat baitzegoen. Izan ere, Platonen ustez, justizia hiriaren bertutea da, eta filosofoak, ideien mundutik eta balore gorenetatik gertu daudenez, haiek izan behar dira gobernariak, ongia eta justizia inork baino hobeto ezagutzen dituztelako.

Platoni ez zitzaion demokrazia batere gustatzen, bi arrazoi nagusirengatik:

  • Bere maisu izandako Sokrates hiltzeagatik.
  • Herriaren gobernua denez, baina herria gobernatzeko gai ez denez, desordena eta demagogia sortzen zirelako.

Sofisten Ikuspegia: Erlatibismoa eta Legearen Malgutasuna

Baina denek ez zuten iritzi bera. Besteak beste, Sofistei gizakien eta hirien asuntuak axola zitzaizkien. Haien ustez, dena erlatiboa zen, hau da, bakoitzak bere egia zuen. Protagorasen ustez, legeak alda zitezkeen, helburu pedagogikoa baitzuten haien ustez. Hortaz, hiriko legeak errespetatu behar ziren, baina legeak herri bakoitzean desberdinak ziren.

Bi Ikuspegien Arteko Gogoeta

Bi ideien artean aukeratu beharko banu, ez nuke argi edukiko zein defendatuko nukeen:

  • Batetik, Platonen tesia logikoa iruditzen zait, herriak gobernaria aukeratzen duenean demagogia gerta daitekeelako.
  • Bestetik, sofistek dioten bezala, legeak aldatu behar dira eta legeak konbentzio bidez sortuak direla.

Errealitatearen Kontzeptua: Platon eta Aristoteles

Platonen Dualismo Ontologikoa: Bi Munduen Teoria

Platonen iritziz, ezinezkoa da Ongia ezagutu gabe zentzuz edo ondo jokatzea. Platonen ustez, bizitzaren helburua Ongia zer den bilatzea da, eta Ongia, Ideien Munduan dauden ideia guztien gailurra da. Platonen arabera, ideiak mundu sentikorrean dauden eredu perfektuak dira.

Hortaz, Platonek dualismo ontologikoa sinesten zuen. Hau da, bere ustez bi mundu zeuden:

  • Mundu sentikorra: Aldakorra eta iragankorra.
  • Ideien Mundua: Benetako errealitatea, betierekoa eta aldaezina.

Berarentzat, benetako errealitatea Ideien Munduan dago, eta esan bezala, Ongia ideia guztien gailurrean dago. Ideiak hierarkizatuta daude, eta Ongiaren ideia lortzean zoriona lortzen da. Ongiaren bilaketa horrek bertuteen praktikan jartzen gaitu.

Aristotelesen Monismoa eta Hilemorfismoa

Bestalde, Aristotelek kontrakoa pentsatzen zuen. Aristotelesek, Platonek bezala, uste zuen errealitatea aldagarria zela eta ezagutu zitekeela, baina Aristoteles monista ontologikoa zen. Errealitatearen aldaketa esplikatzeko, Aristotelesek hilemorfismoaren teoria proposatu zuen, hau da, naturan erregulartasuna dagoela, eta orain den guztia lehenago ere izan dela.

Gainera, Aristotelesen arabera, guztion helburua zoriontsu izatea zen, eta hori ondo bizitzea eta ondo jokatzea zen.

Ezagutzaren Bideak: Gogoeta Pertsonala

Nire ustez, ezagutza bi modutara lor daiteke:

  • Batetik, esperientziaren bidez.
  • Bestetik, arrazoimenaren bidez.

Entradas relacionadas: