Platon, Aristoteles, Zuzenbidea eta Demokraziaren Oinarriak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
Platon eta Gizarte Ideala
Platonen arabera, Errepublika lanean dioenez, gizarte idealean gizaki bakoitzak gobernariek emandako eginkizuna zuzentasunez eta norberaren gorputz- eta adimen-ahalmenen arabera beteko luke. Horien artetik jakintsuenak aukeratu beharko lirateke gobernariak izan daitezen. Zaindari-lanetan arituko liratekeen gizakien ondasun guztiak bateratu beharko lituzkete, eta familia bakarra osatu. Horrela, onenak iritsiko dira agintera, eta gizarte-harmonia erdietsi ahal izango da.
Aristoteles eta Justizia
Justizia Konmutatzailea
Aristotelesen ustez, justizia konmutatzailea gizaki bakoitzaren arteko ondasun-trukean berdintasuna izatea da.
Justizia Banatzailea
Justizia banatzailea, aldiz, gizarteko maila bereko gizabanakoen arteko betebehar- eta ondasun-banaketan berdintasuna izatea da.
San Tomas Akinokoa eta Legea
Lege Positiboa
San Tomas Akinokoaren arabera, lege positiboari hitzarmen batetik datorkio behartzeko indarra.
Lege Naturala
Lege naturala Jainkoak izakiei eman dien legea da.
Zuzenbidearen Kontzeptua
Zuzenbidea gizakien arteko harremanak arautzen dituen eta instituzio politikoen botere hertsagarriaren babesa duen arau publikoen sistema da.
Zuzenbide Naturala
Zuzenbide naturala printzipio eta arau unibertsal, gorenetako eta lehentasunezkoen multzoa da.
Zuzenbide Positiboa
Zuzenbide positiboa estatu bakoitzean indarrean dagoen lege-kopurua da.
Giza Eskubideen Belaunaldiak
Lehen Belaunaldiko Eskubideak
Lehen belaunaldiko eskubideak zuzenbidezko estatuaren kontzeptuarekin lotuta daude; inor ez da egongo legearen gainetik.
Bigarren Belaunaldiko Eskubideak
Bigarren belaunaldiko eskubideek kontuan hartzen dute herritarrak legearen aurrean berdinak izatea ez dela nahikoa, eskubide sozial, ekonomiko eta kulturalak ere bermatuz.
Hirugarren Belaunaldiko Eskubideak
Hirugarren belaunaldiko eskubideetarako, ez da nahikoa estatuek barne-neurriak hartzea; eskubide horiek betetzeko ezinbestekoa baita munduko nazio eta herri guztien arteko elkartasuna.
Demokrazia: Kontzeptua eta Eboluzioa
Demokrazia «herriaren gobernua» dela esatea ez da aski gaur egun. Gizarte demokratikoetan, guk aukeratutako ordezkariek gobernatzen dute, eta, gainera, ez denok hautatutako ordezkariek, gehiengoaren ordezkariek baizik. Kontzeptu honek Greziako demokrazian du oinarria. Atenasen, herritar guztien esku zegoen gobernua, baina polisean jaiotako gizon askeak baino ez ziren herritarrak.
Antzinako Greziako Demokraziarekiko Aldeak
- Komunitateen tamaina: Greziako komunitateak txikiak ziren.
- Gizarte trinkoak eta ekonomikoki independenteak ziren.
- Zuzeneko demokraziak eztabaidetan eta erabakiak hartzeko sistemetan ez ezik, herritarren partaidetzan ere bazuen eragina.
- Jendearen bizimoduaren parte zen.
Antzinako Greziako Demokraziarekiko Antzekotasunak
- Argudiaketa arrazionala: botere politikoa duenak herritarrek onartzeko moduko arrazoiak eman behar ditu.