Platon eta Aristotelesen Filosofia: Ongia, Politika eta Kritika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB
Platonen Ongiaren Ideia
Platonen filosofiaren oinarria Ongiaren Ideia da, hau da, ideia guztien artean gorena eta jakinduriaren azken helmuga. Ongiaren ideia ezagutzea oso zaila da eta ibilbide dialektiko luze bat eskatzen du. Elkarrizketa eta hezkuntzan oinarritzen da, eta zientziaren bidez lor daiteke.
Ongiaren ideia ideia gorena da, guztien iturria eta errealitatearen argia, eta sinbolikoki eguzkiarekin lotzen da. Zentzumenetatik askatu eta arrazoi hutsez hausnartu behar da ideia honetara iristeko. Gutxi batzuk soilik lor dezakete, eta hauek dira gobernari filosofikoak, moralki perfektuak eta interes pertsonalik gabeak.
Ongiaren ezagutza zoriontasunarekin lotzen da. Platonen arabera, ongia ulertzen duenak ongi jokatuko du; hau intelektualismo moralaren printzipioa da. Ezagutza eta bertutea batera doaz, eta horiek dira gizakiaren zoriontasunaren oinarria. Platonen ikuspegian, polis ideal baten funtzionamendua ezagutza eta bertutearen arteko orekan oinarritzen da, eta gidaritza onena espirituzko aristokraziaren bidez lor daiteke.
Aristoteles: Platonen Ideien Teoriari Kritika eta Hilemorfismoa
Aristoteles Estagiran jaio zen, Mazedonian, K.a. IV. mendean. Bere aita Mazedoniako errege gorteko medikua izan zen, eta gaztetan Atenasera joan zen Platonen Akademian ikastera. Aristoteles monista zen, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizten zituena. Gainera, naturalista zen, eta gizakia eta natura izan zituen ikergai nagusi. Naturaren ikerketa behaketaren bidez egitearen aldekoa zen, zentzumenetatik abiatuta. Oso langilea izan zen, eta hainbat arlotan idatzi zituen lanak, hala nola politikan, etikan eta natur zientzietan. Lehenbiziko taxonomia, hau da, sailkapen zientifikoa, egin zuen, eta bere irakasle Platon kritikatzen zuen, bereziki metafisikan eta ontologian.
Aristotelesek substantzia eta akzidente kontzeptuak garatu zituen. Lehen substantziak banakako izateak dira, hala nola mahaia edo aulkia, eta errealitate material eta formalaz osatuta daude. Bigarren substantziak, aldiz, izaki guztiek komunean duten elementua dira, hau da, forma edo ideia unibertsala. Materia gauza bakoitzaren indibidualizazio-printzipioa da; adibidez, zaldi konkretu bat beste zaldietatik bereizten duena materia da, ez forma, forma guztiek partekatzen baitute.
Aldaketaren azalpena potentzia eta egintzaren bidez egiten du Aristotelesek. Mundu sentigarrian gertatzen diren aldaketak potentziatik egintzara igarotzen dira. Hiruko egitura bat dago: orain dena (oraingo izatea edo forma), izango dena (subjektua), eta izan daitekeena (potentzia). Potentzia egintza bihurtzen denean aldaketa gertatzen da, eta ideia horren bidez Aristotelesek Parmenidesen ideia absolutua konpontzen du.
Aristotelesen Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Errejimen Politikoa
Aristotelesen filosofia politikoak joera analitikoa du. Ez zuen gizarte idealen proposamenik egin, Platonen modura, baizik eta benetan existitzen diren gizarteak eta gobernu mota ezberdinak aztertu zituen. 148 konstituzio bildu eta aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen gizakia berez gizartean bizitzeko sortua dela. Gizakia ezin da gizaki izan gizartea gabe.
Gizartearen oinarria familia da. Familia da talde oinarrizkoa, eta hortik abiatuta auzoak eta hiria edo polisak osatzen dira. Aristotelesen ustez, gobernu mota onena errepublika da, gehiengoaren parte-hartzea ahalbidetzen duelako eta errealistena eta eraginkorrena delako. Gobernu errealisten helburua gizartea zatitzea ekiditea da.
Gobernu eraginkorraren oinarriak direla eta, Aristotelesek ez zuen nahi agintariek ez aberatsak ez txiroak izatea, baina ondasunak eduki zitzaketen, baita jabetza pribatua ere, familiari uko egin gabe. Hiritar guztiek parte har zezaketen politikan, eta parte-hartze hori meritokrazian oinarritzen zen. Meritua handitu ahala, botere gehiago izan zezaketen.
Justizia eta zuzentasuna ere garrantzitsuak ziren Aristotelesen teorietan. Zuzentasuna justiziarekin lotzen zuen, baina ongia ezagutzeak ez zuen bermatzen ongia egitea; horretarako praktika eta egokitasuna ere beharrezkoak ziren. Aristotelesen ustez, gobernu on batek gizartearen harmonia eta oparotasuna lortu behar ditu.