Platon eta Aristotelesen Teoria Politikoak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Platonen filosofiaren helbururik nagusienetakoa zuzentasunean oinarritutako hiria gauzatzea da, eta Aristotelesek zientzia guztien artean funtsezkoena politika dela zioen. Beraz, batentzat zein bestearentzat garrantzia handikoa zen politika.

Platonen Ikuspegia: Hiria eta Zuzentasuna

Platonen esanetan, hiriaren helburua eta jatorria zuzentasuna da. Bere ustez, hiria gizakion premiak asetzeko sortu zen.

Platonen Hiri Ideala eta Gizarte Antolaketa

Horrekin lotuta dago hiria antolatzeko Platonen ustezko modurik onena. Bere esanetan, denok ez gara berdinak, eta bakoitzak bere gaitasunetara egokitzen dena egin behar du. Gaitasunen arabera, hiri idealak hiru taldetan banatuta egon beharko luke. Bakoitzak berea egiten duenean, harmonia emango da eta zuzentasuna nagusituko da hirian.

Aristotelesen Ikuspegia: Gizakia eta Estatua

Aristotelesek dionez, berriz, beharrak asetzea ez da hiriak duen eginkizun bakarra, ezta nagusia ere. Aristotelesen ustez, gizakia animalia politikoa da, eta gizakiak bizitza ona, zoriontsua, izango badu, gizartearen barruan egon beharko du. Are gehiago, Estatua da giza erakundeen helburua.

Gobernua eta Agintariak Aristotelesen Arabera

Gobernu mota baino garrantzitsuagoa da Aristotelesen ustez nork gobernatzen duen. Politikan arituko direnak ezin dira izan oso aberatsak, ezta pobreak ere. Zentzu honetan, ez du onartzen jabetza pribatua desagertu egin behar denik agintarientzat.

Hiritarren Parte-hartzea eta Errepublika

Bestalde, agintarien klase berezia egoteari ere uko egiten dio Aristotelesek. Honen ustez, hiritar guztiek (emakumeak eta esklaboak kenduta) parte har dezakete politikan, eta merezimendua da kontuan hartu behar den gauza bakarra, ez aberastasuna eta ezta jakinduria ere. Zentzu honetan, errepublika da sistemarik errealistena, erdiko klase batek ezartzen dituelako jokabide arauak.

Erregimen Politiko Zuzenak eta Usteldutakoak

Erregimen politiko zuzenak guztien ongia biltzen dutenak dira, eta ez gobernuan dauden interesak babesten dituztenak. Zuzenen artean daude monarkia, aristokrazia eta errepublika. Hauek usteltzen direnean sortzen dira tirania, oligarkia eta demagogia.

Heziketaren Garrantzia Aristotelesen Arabera

Gobernurik onena, bestalde, irauteko tarteko jarrera hartu behar baita, muturreko politikak saihestuz. Heziketari, azkenik, garrantzia handia ematen dio Aristotelesek, eta Platonek bezala, bere ardura estatuak hartu behar duela dio. Baina, Platonengan ez bezala, heziketaren helburua nork bere izaera garatzea izango da, eta gazteen egitura morala eta egiazko balioak sustatzea, eta ez hiriko zaindari eta agintariak heztea.

Entradas relacionadas: