Platon: Bizitza, Obreak eta Problematika Orokorra

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Bere bizitza hogei urteko lau periodotan bana daiteke:
HAURTZAROA--> Kristo aurreko 427.urtean jaio zen (k.a.V.meendean). Bere familia aristokratikoa zen. Bere klaseari zegokion heziketa eman zioten. Kratilo, Heraklitoren dizipulua zena, filosofiako irakaslea izan zuen. Literatura zalea izan zen, eta olerkiak maiz agertzen dira bere obretan.
GAZTAROA--> Sokratesekiko harremanak eta Sirakusara iristea
  • 1. Sokratesekiko harremana: Hogei urte zituela, Sokrates ezagutu zuen. Honen pertsonalitateak txunditu egin zuen. Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen lagun batzuekin eta Megaran ezkutatu ziren, non Euklidesek lagunduko zien. Arriskurik jadanik ez zegoela uste zuenean Atenasera itzuli eta idazten eta irakasten hasi zen.
  • 2. Sirakusara iristea: Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmenki aldatua suertatu zen. Sirakusako gortean errezibitua izan zen. Bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen. Tiranoa, berriz, ez zegoen bere guztiak zapuzteko prest eta Platon egiendarrei entregatua izan zen. Gerlako preso kontsideratu zuten, eta esklabo bezala saldatu zuten. Lagun batek erosiko zuen eta Atenasera itzultzerik izan zuen.
  • Heldutasuna-Akademia: 40 urte zituela Akademoren parkean eskola bat fundatu zuen. Han hogei urtez irakatsi zuen. Batez ere, filosofia,matematika eta astronomia irakasten zituen. 'geometriarik ez dakienak ez du hemen sartzerik'
  • Zahartzaroa-Estatua antolatzeko saiakera berria: Sirakusako tiranoa hil zen eta Platonek bere ideia politikoak praktikara emateko momentua heldua zela uste izan zuen. 60 urte zituela Sirakusara iritsi zen. 361.urtean berriz saiatu zen eta emaitz bera izan zuen. Atenasen laurogei urte bete arte jarraitu zuen irakasten eta idazten. Akademiaren lorategian lurperatu zuten.
OBRAK
Bere pentsaeraren eboluzioan lau periodo bereiz daitezke:
Periodo sokratikoa: Elkarrizketetan Sokratesen pertsonalitate eta ideak azaltzen saiatu zen.(Lakes, karmides, Eutifron,Lisias, Sokratesen apolo..
Periodo antisofista: Platonen filosofia propioa aurkitzen da. Berau sofisten aurkako kritikak osatuta dago(protagoras, gorgias, menon...
Heldutasun periodoa: Platonek bere filosofia sakontzen du: (fedon, otoruntza...)
Zahartzaro periodoa: Periodo honetan bere filosofia aztertu eta kritikatu egin zuen.(Parmenides, sofista, timeo...)

Entradas relacionadas: