Platonen eta Aristotelesen filosofia politikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Platonen Teoria Politikoa

Platonek bere teoria politikoa Errepublikan plasmatu zuen, eta demokrazia, tirania eta timokraziaren aurka agertu zen. Bere helburu politikoa hiri idealean justizia eta ongizate komuna lortzea izan zen. Horretarako, gizartea hiru klase sozialetan banatu zuen: gobernariak, soldaduak eta langileak. Klase bakoitzak bere funtzioak zituen zehazki ezarriak.

Platonek proposatzen duen estatu idealean, hiritar bakoitza zoriontsua izango da hobekien egiten dakien zereginetan aritzeagatik, gaitasun bereziei esker. Pertsona bakoitzak dituen gaitasunak sustatzea onuragarria da bai maila pertsonalean bai estatu mailan. Era berean, oso positiboa da hezkuntza-sistema bat antolatzea hori sustatzeko, norberaren gaitasunak aurkitzeak eta garatzeak hezkuntzaren helburuak izan beharko lituzkeelako. Orobat, hiriaren ikuspegi honetan, oso positiboak diren balioak indartzen dira, eta norberaren interesak gainditzea elkartasuna irakasteko bidea da.

Bestetik, jabegoaren ezabaketak abantaila izan lezake gobernariek herritarren gehiengoak duen bezalako bizimodua edukiko zutelako. Modu honetan, boterearen harrokeriaz babesturik, posible izango zen gobernadore eta herritarren arteko gertutasuna. Platonen Estatuan, gobernariek hezitzaileak dira, ez bulego pribatuan sartuta dagoen jendea; gobernatzen dutenek herritarren bizimodutik oso urrun egon beharko lukete.

Aristotelesen Filosofia Politikoa

Aristotelesen justizia-kontzeptuak, berriz, legezkotasuna eta merezimendua hartzen ditu kontuan. Legezkotasunak legeak esandakoaren arabera bizitzea esan nahi du; merezimenduak, berriz, hiritar guztiei tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera.

Bertutea da hiria iraunarazten duen bakarra. Izan ere, gobernurik onena irauten duena izango da, ezen irauteko tarteko jarrera hartu behar baita, muturreko politikak saihestuz. Hiriak ondo funtzionatzeko, legezkotasunak agindu behar du, baina legeak ez du oligarkikoa ezta demokratikoa izan behar.

Beraz, Aristotelesen ikuspuntutik, denok lortu nahi dugun hori, zoriontasuna alegia, praktikaren bitartez lortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker, Platonek zioen bezala. Baina, Platonengandik urrunduz, muga horiek estatuarentzat ere balio beharko lukete.

Hezkuntza eta Demokrazia

Platonek bilatzen duen hezkuntza moralaren helburua ona izan arren, benetako askatasunean lortzen da. Denon ongia zehazterakoan, totalitarismoaren arriskua ekidin behar da, eta horretarako demokrazia aktiboa da bidea. Oso garrantzitsua da hezkuntza hiritarra, zeren Estatua mehatxu izan bait daiteke askatasunarentzat. Ez ahaztu, gaur egun ez dutela estatuak gehiegi agintzen, baizik eta finantza-munduko kapitalistek. Horregatik da garrantzitsua demokrazia parte-hartzailea eta hezkuntza hiritar eta kritiko bat izatea.

Entradas relacionadas: