Platonen filosofia: dialektika, bertuteak eta hiri ideala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Dialektika - Ezagueraren teoria

Filosofiaren egiteko nagusia ezagutza lortzea da: ideiak ezagutzea, ongia ezagutzea. Era berean, ezagutzak giza portaera baldintzatzen du, eta jokaera okerra ezjakintasunari dagokio. Platonek, haitzuloaren alegoriaren bitartez, bi mundu bereizten ditu: mundu fisikoa (mitoko kobazuloa) eta ideien mundua (kobazulotik kanpo dagoena). Beraz, bi mundu bereizten dituenez, bi ezagutza maila bereizten ditu.

Alde batetik, entzumenen bidez lortzen den ezagutza dago. Honen bitartez ez da benetako ezagutza eskuratzen, izan ere, zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen da eta, beraz, ez da inoiz izatearen mailara iritsiko. Beste alde batetik, arrazoimenaren bidez eskuratzen den ezagutza dago. Platonen ustez, hau da benetako ezagutza.

Ezagumenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da, ezer gutxi aurreratzen baitugu ezagutzaren bidean etengabe aldatzen diren gauzen ezaugarri partikularrez bakarrik ohartzen bagara. Errepublika liburuan, Platonek ezagutza mailak zehaztu zituen. Ezagutza maila gorenean epistemea kokatu zuen (ezagutza edo zientzia) eta goi mailako ideiak aurkitzen dira bertan. Epistemea dialektikaren bitartez ezagutzen da. Ondoren, dianoia dago (pentsamendu edo arrazoizko ezagutza). Ezagutza hauek ideien munduari dagozkio, eta objektu bezala matematika eta geometria daukate. Gero, pistis-a dago, hau da, susmoa edo sineskera, mundu sentigarriari dagokiona; eta, azkenik, ezagutza maila baxuenean, eikasia edo irudimena. Ezagutza maila hauek bitan laburbildu daitezke: ustea edo iritzia (doxa), mundu sentigarriari buruzkoa; eta, beste alde batetik, adimena (noesis), ideien munduari buruzkoa.

Dialektika elkarrizketaren artea da, galderen eta erantzunen bitartez zientziaren printzipioak eskuratuz. Hasierako hipotesi okerrak baztertuz, kontzeptu aldaezinak eskuratu arte. Horrez gain, dialektika ongia ezagutzera daraman zientzia da (ideien mundua goitik behera ezagutu). Goranzko bidea den ikasketa prozesua da. Haitzuloko alegorian, gatibuaren igoera zientzien ikasketa da, eta eguzkiaren argitan egotea dialektika ikastea eta, horrela, ongia ezagutzea.

Dialektikoak ideiak bereizten, definitzen, kritikei aurre egiten, ondo argudiatzen, galderak planteatzen eta galderei erantzuten jakin behar du. Platonen ustez, hiria ondo gobernatuta egongo da ongiaren ideian oinarrituta, hau da, dialektikan. Gobernariak boterea lortzeko borrokan aritzen ez direnean, gobernua ona izango da.

Bertuteak eta hiri ideala

Hiria antolatzeko, Platonek kontuan hartzen ditu arimaren zati arrazionala, oldarkorra eta irritsua. Pentsalariari ez zaio interesatzen estatuak nolakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen zehaztea baizik.

Hori dela eta, hiriaren antolaketa giza talde bakoitzari dagokion funtzioari jarraiki egiten du Platonek.

  • Produktugileak: Bertutea neurritasuna da.
  • Soldaduak edo zaintzaileak: Onbidea sendotasuna da.
  • Gobernariak: Abilezia zuhurtasuna da.

Gizarte talde bakoitzak dagokion bertutea lortzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ezarriko da.

Platonen ustez, gizakien bizibide zoriontsua eta onbidetsua estatuaren eginbide nagusietako bat da. Filosofoak estatu eredugarria aristokrazia/monarkiari deritzo, bertan adituek gobernatzen baitute. Baina botere-jardunak okerrera egiten duenean, estatuaren justizia-bidea gaiztotzen duten honako estatu hauek sor daitezke: timokrazia (militarren gobernua), oligarkia (aberatsen gobernua), demokrazia (hiritar xeheak gobernatzen duenean sortzen da) eta tirania (demokraziaren gehiegizko askatasunaren ondorioz sortzen da).

Entradas relacionadas: