Platonen Filosofia: Estatu Ideala eta Ezagutza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

Platonen Politika eta Gizarte Ikuskera

Gizakia animalia sozial eta politiko gisa ulertzen du Platonek. Bere ustez, estatuaren eginkizuna gizakiek beren beharrak asetzeko eta bizitza guztiz zoriontsua lortzeko baliabideak erraztea da. Platonek, zoriona indibidualtasunetik urrun dagoela uste zuen. Bestalde, ondorioztatu zuen ez zegoela modu justuan gobernatzeko modu bakar bat, baizik eta hainbat zeudela, bi printzipio jarraitzen badira:

  1. Isonomia printzipioa betetzea, hau da, legeen aurreko berdintasuna izatea.
  2. Helburua guztion ongia lortzea izatea.

Bi printzipio horiekin batera, gobernatzen duten pertsonen kopurua kontuan hartuta, hiru antolaketa politiko mota bereizi zituen:

  • Gobernu isonomikoak: monarkia, aristokrazia eta demokrazia.
  • Gobernu ez-isonomikoak: tirania, oligarkia eta demagogia.

Monarkian, pertsona bakar batek gobernatzen du, baina guztion onerako. Aristokrazian, gobernua zuhur jokatzen duten gutxi batzuen esku dago. Demokrazian, gobernua herriaren esku dago, eta ona izango da herria ondo hezita badago. Tirania monarkiaren forma desbideratua da, monarkaren interesa bakarrik bilatzen duelako. Oligarkia aristokraziaren forma desbideratua da, interes partikular eta pribatua bilatzen duelako; eta demagogia, demokraziaren forma desbideratua da. Gobernatzeko modu honetan, herria ez dago hezita, eta demagogoek engainuaren bidez konbentzitzen dute.

Ongiaren Kontzeptua Platonen Filosofian

Ongiaren ideiak irudi aldaezin eta iraunkorra islatzen du. Objektu bakoitzean aurkitzen dugun eredua da, ongiaren perfekzioa. Adimenaren bidez bakarrik hautematen da. Platonek eboluzionatu egingo du ideiaren kontzeptuan; izan ere, hasieran objektu bakoitzak ideia bat duela uste du, eta, gero, ideia matematiko eta etikoei buruz hitz egingo du espezifikoki, eta horien artean egongo da ideia goren hori.

Hiri Idealaren Helburua eta Bertuteak

Platonen politika hiri perfektuaren eraikuntzarekin lotuta dago. Hiri idealaren helburua justizia da, eta hori lortzeko herritar bakoitzak bere eginkizuna bete eta eman zaion bertutea bete beharko du:

  • Gobernariak: jakintsuak izan behar dute (sofia).
  • Soldaduak: indarra izan behar dute (andreia).
  • Ekoizleak: zuhurtzia izan behar dute (sofrosine).

Bakoitzak bere eginkizuna betetzen badu, harmonia eta justizia lortzen dira gizartean. Horregatik, Platonek estatu mota ezberdinak aztertzen ditu. Harentzat, antolakuntza perfektua aristokrazia da, hoberenek (aristos), prestatuenek, gobernatua. Gobernariak zuzenak ez badira, timokrazia sortzen da, non gobernariek beren ongia eta ohoreak bilatzen dituzten; edo oligarkia, non gobernariek beren aberastasuna bakarrik bilatzen duten. Platonek ez du demokrazia defendatzen, ez baita prestatuenen gobernua; ezta tirania ere, legetik urruntzen den gobernua delako. Platon Atenasen eta Sirakusan ezagutu zuen egoera politikoa eta bere teoria politikoa estuki lotuta daude bere teoria metafisikoarekin. Kritikoek diote Platonen sistema politikoa totalitarismoaren aitzindaria dela eta teorian justifikatu egingo lukeela.

Platonen Ezagutzaren Teoria (Epistemologia)

Platonen ezagutzaren teoria bere epistemologiarekin lotuta dago, hau da, ezagutza nola lortu eta egia nola bilatzen dugun, eta egiazko ezagutza eta iritzi soila nola bereizten ditugun.

Platonek bi ezagutza mota bereizten ditu:

  • Episteme (zientzia): egiazko ezagutza justifikatua da, betierekoak eta aldaezinak diren Forma edo Ideien ulermenean oinarritua.
  • Doxa (iritzia): sentipenezko munduari buruz ditugun sinesmen eta iritziei buruzkoa da, eta etengabe aldatzen da.

Platonen filosofiako dialektika ezagutza bilatzeko metodo bat da, elkarrizketa eta eztabaida kritikoa eskatzen dituena. Dialektikaren bidez, filosofoek Ideien ezagutza lortzea eta egiarantz aurrera egitea bilatzen dute. Metodo hau elkarrizketa platonikoetako batzuetan aurkezten da, non Sokratesek (elkarrizketa askotan pertsonaia nagusia) beste batzuekin hitz egiten duen, definizio eta kontzeptu unibertsalak bilatuz.

Entradas relacionadas: