Platonen Filosofia eta Greziako Testuinguru Historikoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB
Platonen Filosofiaren Jatorria
Filosofiaren sorrera Mitosetik Logoserako bilakaeran hasten da. Grezian sortu zen eta errealitatea ulertzeko modu berri bat suposatu zuen, kontakizun mitologikoak alde batera utziz. Filosofo presokratikoak fisikazaleak ziren eta arjea edo azken elementua bilatzen zuten.
K.a. V. Mendeko Grezia: Testuinguru Historikoa
K.a. V. mendea kultura klasikoaren une gorena izan zen, eta bi gerra garrantzitsu gertatu ziren:
Gerra Medikoak (K.a. 490-479)
Atenas eta Persiarren artekoa izan zen. Persiarrek Atenasko akropoliari su eman ondoren hasi zen. Atenasek irabazi zuen eta ekonomia, politika eta kulturan polis eredugarria bihurtu zen.
Peloponesoko Gerra Zibila (K.a. 431-404)
Atenas eta Espartaren artekoa izan zen. Gerra hau gizarte eta politika forma ezberdinengatik eta Periklesek Delosko Konfederazioaren altxorra akropolia berreraikitzen erabiltzeagatik izan zen. Atenasek galdu zuen eta Hogeita Hamar Tiranoen gobernu despota sortu zen. Platon parte hartzera gonbidatua izan zen. Gobernu honen porrotak demokrazia ekarri zuen, baina honek Sokrates hiltzera kondenatu zuen, Platonen mesfidantza sorraraziz.
Platonen Bizitza eta Ibilbidea
Platon Peloponesoko gerra garaian jaio zen (K.a. 427), familia aristokrata batean. Politikan murgilduta egoteak eragina izan zuen filosofiarengan. K.a. 407. urtean Sokrates ezagutu zuen eta bere ikasle izan zen hil arte. Politika arazoak Egipto eta Siziliara joatera bultzatu zuten, eta bertan lan garrantzitsuak idatzi zituen. Atenasera bueltatzean Akademia eskola filosofikoa sortu zuen eta K.a. 348. urtean hil zen.
Testuinguru Kulturala
Testuinguru kulturalari dagokionez, tragedia grekoetan berrikuntza eta erlijioa mantentzearen arteko gatazkak ikusten dira. Artea eta literatura gizakian oinarritzen ziren eta perfekzioa bilatzen zuten.
Filosofiaren Gatazkak eta Platonen Jarrera
Filosofia alorrean hainbat gatazka zeuden, baina garrantzitsuenetakoa Sokrates eta sofisten artekoa zen. Sofisten ustez ezinezkoa zen ezagutza unibertsala lortzea; Sokratesek, aldiz, posible zela zioen, egia bakoitzaren baitan aurkitzen baita. Platonek bien arteko erdibideko jarrera hartu zuen, mundu hautemangarri aldakorra eta mundu adigarri unibertsala bereiztuz.