Platonen Filosofia: Metafisika, Epistemologia, Antropologia eta Politika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

Platonen Metafisika

Platonen filosofian, errealitatearen azalpena dualista da. Bi kontzeptu nagusi bereizten ditu:

  • Ideiak: Eredu perfektuak eta aldaezinak dira.
  • Gauzak: Ideien kopia inperfektuak eta aldakorrak dira.

Gauzak ideiak imitatuz eratzen dira. Ideiak errealitatearen eredu perfektuak dira Platonentzat. Bi maila ontologiko bereizten ditu:

  • Ideien mundua (adigarria)
  • Gauzen mundua (sentigarria)

Munduen sorrera azaltzeko, Demiurgoaren mitoa erabiltzen du.

Epistemologia: Ezagutzaren Teoria

Gurdi hegaldunaren mitoaren bidez, Platonek ezagutzaren teoria azaltzen du. Errealitatearen konplexutasuna ulertzeko, lerro bat lau zatitan banatzen du.

Dualismo Antropologikoa

Fedro dialogoan, arimaren kontzepzioa azaltzen du. Arima hilezkorra da. Gurdi hegaldunaren mitoan, arimaren hiru joerak irudikatzen ditu:

  • Irritsezko arima
  • Suminezko arima
  • Arima arrazionala

Arimaren hiru joeren arteko oreka mantentzen denean, justizia lortuko da. Platonentzat, jakinduria eta justizia jarrera zuzena islatzen dute.

Politika

Platonen ustez, estatua arima bakoitzaren bertuteetan oinarritzen da. Herritarrak hiru taldetan banatzen ditu. Hiru arima-joeren arteko oreka edo harmonia lortuz, polisaren justizia lortuko da. Horretarako, bakoitzak bere taldean egon behar du, eta horretarako neurriak hartu behar dira. Lana banatu eta hezkuntza-sistema antolatu behar dira. Talde bakoitzaren ezaugarriak hauek dira:

Ideien Mundua eta Gauzen Mundua

  • Ideien mundua/adigarria: Benetako mundu erreala da. Ezagutzeko tresna adimena da. Ideia guztiak hierarkizatuta daude, eta maila altuenean Ongiaren Ideia dago.
  • Gauzen mundua/sentigarria: Aurrekoa baino maila apalagoan dago. Ezagutzeko tresna zentzumenak dira.

Epistemologiaren Taula

Maila ontologiko bakoitzari maila epistemologiko bat dagokio. Grafikoan ikus daitekeenez, maila epistemologiko altuena Zientzia da, benetako ezagutza. Honetan, kontzeptu unibertsalak daude, eta ideiak ulertzeko arrazoimena erabiliz, Platonek Dialektika proposatu zuen. Hasieran, Sokratesen metodoa erabili zuen definizio unibertsalak biltzeko. Geroago, dialektika eta filosofia berdindu zituen. Filosofoaren azken helburua ezagutza lortzea da, hau da, Ongiaren Ideia. Nola? Ideia-maila bat ulertu ondoren, gero eta maila konplexuagoak menderatuz, ezagutza lortuko da.

Gizarte-Taldeak Platonen Politikan

  • Herri xehea: Ikasketetan trebetasun gutxien dutenak dira: nekazariak, artisauak… Neurritasuna praktikatu behar dute. Doako hezkuntza dute, eta familia eta jabetza pribatua izateko eskubidea dute.
  • Zaindariak: Aritmetika, astronomia, gimnasia, musika… ikasten dute. Estatuaren zaintzaileak dira. Sendotasuna eta adorea praktikatu behar dute. Elkarrekin bizi behar dute, ez dute familia ez jabetza pribatua izateko eskubiderik.
  • Gobernari-filosofoak: Hezkuntzan azken mailara iristen dira. Dialektika ikasten dute, justiziaz gobernatzeko. Prudentzia praktikatu behar dute. Ezin dute familia edo jabetza pribaturik eduki.

Entradas relacionadas: