Platonen Filosofia: Ongia, Munduak eta Estatua

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

1. Mundu Ulergarria

Platonek dioenez, ongia ulertzea zaila da; munduan antzematen den azken gauza da. Ongia gauza guztietan dagoen zuzentasuna eta edertasuna da. Gainera, Platonek testu honetan adierazten du argiak eta bere iturriek mundua argitzen dutela, eta egia dela ongiaren oinarria. Azkenik, bizitza pribatuan zein publikoan zentzuz jokatu nahi duenak Ongiaren ideia ulertu behar du.

Mundu Ikusgaia

Mundu ikusgarri edo sentikorra gure zentzumenen bidez hautematen dugun mundua da: ikusten, ukitzen edo entzuten duguna. Mundu hau egunerokoan bizitzen duguna da. Platonek bi mundu bereizten ditu: mundu ikusgarria eta mundu ulergarria. Mundu ikusgaia mundu fisikoa eta zentzumenez hautemangarria da, baina Platonen ustez, hori errealitate apalago eta engainagarria da, mundu ulergarria den Ideien mundu betiereko eta egiazkoarekin alderatuta.

Ongiaren Ideia

Platonen Ongiaren Ideia bere filosofiaren erdigunean dagoen kontzeptua da, eta Ideien Teoriaren barruan kokatzen da. Platonek dioenez, Ongiaren Ideia da beste ideia guztien iturria, eta hura gabe ezin da ezer ulertu edo ezagutu. Azken finean, Ongiaren Ideia da Ideien Teoriaren oinarri nagusia, beste ideia guztiak argitzen dituena eta errealitatearen jakintzaren eta existentziaren iturria dena. Gainera, gizakiak moralki jokatzeko erreferente nagusi bihurtzen da, bide zuzena jarraitzeko gida moduan.

Egia

Mundu ulergarrian aurkitzen dugun ezagutza maila gorena da Egia. Ezagutza horrek errealitatea den bezala hautemateko aukera ematen digu, eta ez da bakoitzaren iritziaren emaitza hutsetan oinarritzen. Egiazko errealitate hau adimenaren bidez soilik atzeman dezakegu, hau da, jakitunek bakarrik lor dezakete, eta idealaren eta materialaren oinarria ulertzen uzten digu.

2. Estatua eta Ongizatea

Platonen arabera, legeak ez du gizabanakoen zoriontasuna bilatzen, baizik mundu osoaren ongizatea. Legeak herritarrak gizartearen mesedetan jardutera bultzatzen ditu, estatuaren batasuna lortzeko.

Legea

Platonen idealean, aginteak jakintsuenen esku egon beharko luke. Jakintsuenek ez lukete legerik beharko hiria zuzentzeko, badakitelako zer egin behar duten. Hala ere, hori zaila da errealitatean, eta beraz, legeak beharrezkoak dira. Legeek hiriaren armonia eta denon ongia bermatu behar dute. Horretarako, estatuak pertsonen bizitza zorrotz arautu eta zereginak antolatu behar ditu, interes partikularrak nagusitu ez daitezen.

Zoriontasuna

Kontzeptu hau ezin da indibidualki hartu Platonen filosofian, estatuaren harmonia norbanakoaren bertutearen bidez bilatu behar baita. Subjektuen arima grinatsuak berehalako atseginak bilatzeko joera duen arren, neurritasuna eta moderazioa erabili behar ditu bere funtzio kolektiboa Estatuan bete dezan. Platonen aburuz, beraz, gizakiaren azken helburua zoriontasuna lortzea litzateke, eta Ongia antzemanez lortuko du.

Estatuaren Harmonia

Estatuaren harmonia justizia kolektiboaren adierazpena da, eta gizabanakoa osatzen duten arimaren zati guztien arteko akordioa da. Gizarte bidezkoa izango da gizarte-klase bakoitzak bere eginkizuna zuzen betetzen duena eta filosofia-agintariek gidatzen dutenean. Bakoitzaren gaitasunen arabera, gizartearen hezkuntzaren eta funtzionamendu zuzenaren bidez bilatuko da guztion ongia. Bakoitzak bere interes propioa bilatzen badu, batasuna galduko da, estatuaren galbidea eraginez.

Entradas relacionadas: