Platonen Filosofia Politikoa: Intelektualismo Morala eta Estatu Ideala
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB
Platonen Intelektualismo Morala
Intelektualismo moralaz hitz egiten du. Guztiaren kausa ongia da, hain zuzen ere, ongia zer den dakiena eta adimentsua dena, ongia egingo du. Eta ideia hau garrantzi handia dauka ideien munduan.
Iruzkina: Platon K.a. 427. urtean jaio zen filosofo atenastarra da, familia aristokratiko eta aberats batean jaiotakoa. Honek Platon saiatu zen eredu politiko perfektu bat egiten eta filosofia eta beste zientzia batzuk irakasteko eskola bat sortu zuen Atenasen: Akademia. Heldutasun garaiko liburuan (Errepublika) intelektualismo morala aurkezten du. Ongiaren ideia ezagutu gabe ezinezkoa dela ondo jokatzea defendatzen du Platonek. Alde batetik, Platonen teoriaren aldeko filosofo bat Sokrates izan zela esan dezakegu, izan ere, Sokrates Platonen maisua izan zen. Sokrates izan zen lehenengo filosofoa intelektualismo morala proposatzen eta bere etika ezagutzan eta hezkuntzan oinarritzen; hau da, bertutea eta ongia ezagutzearen ondorioz ondo jokatuko duzu, baina ez baduzu ezagutzen, gaizki. Beste alde batetik, Aristoteles Platonen ikuspuntuaren kontra zegoen; honek ongia egiteko, zer den jakiteaz gain, borondatea eduki behar zela defendatzen zuen.
Estatuaren Funtzioa Platonen Filosofian
Estatuaren legeak eta gobernuak bilatzen duena guztien ongizatea da. Horretarako, hau lortzeko, biztanle bakoitzak bere interesak jakin behar ditu; pertsona bakoitza bere lekuetan gelditzeko eta dagokion eremuan lan egiteko eta horrekin komunitateari bere zerbitzu hoberenak eskaintzeko. Honekin lortu nahi zutena estatuak elkarrekin jarraitzea da, armonia eta justizia.
Iruzkina: Platon K.a. 427. urtean jaio zen filosofo atenastarra da, familia aristokratiko eta aberats batean jaiotakoa. Honek betidanik politikarekin izan duen lotura handia dela esan dezakegu. Platonek demokraziaren kontra eta Espartaren alde agertu zen. Platon saiatu zen eredu politiko perfektu bat egiten eta filosofia eta beste zientzia batzuk irakasteko eskola bat sortu zuen Atenasen: Akademia. Alde batetik, Platonen ikuskeraren alde zegoen filosofo garrantzitsu bat Karl Marx zen, honek Platonek bezala taldeko zoriontasuna hobesten zuen, berak pentsatzen zuelako zoriontasun pertsonala lortzeko taldeko zoriontasuna beharrezkoa dela. Beste alde batetik, John Locke Platonen ideien aurka zegoen, ez zuen konpartitzen Platonek zeukan ikuskera; berak pentsatzen zuelako gizakiak hiru jatorrizko eskubide atxikituz dituztela, horien artean askatasuna daukagu eta Platonek gizakiaren askatasuna mugatzen du behartzen duelako pertsona bakoitza hoberen egiten duten eremuetan egotera. Nire ustez, pertsonak askatasuna behar dute bere polis perfektua lortzeko, horregatik pertsona bakoitzak ezin da bere eremuetan eta hoberen egiten duten eremuetan egon, modu horretan haien askatasuna mugatu egiten delako eta honen ondorioz bere motibazioa murriztu daiteke. Nire ustez, motibazioa gauza garrantzitsuenetako bat da eta beharrezkoa da hoberen egiteko. Hau guztiagatik esan dezaket poztasuna lortzeko lege boteretsuak existitu behar direla, baina ikusi ahal dugunez edo imagina dezakegunez, polis perfektua ez dugu lortuko bakoitza hoberen egiten duten eremuetan egonda. Baina nire iritziz, polis perfektua lortzeko filosofo honen teoriak garrantzi handia izan du historian zehar, gaur egun adibidez, topatu ahal dugu komunismoan, non herriaren zoriontasuna hobea den banakakoaren aurrean baino.