Platonen ideien teoria
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
1.IDEIEN TEORIA: DUALISMO ONTOLOGIKOA
Platonen ustez, kontzeptu moralei buruzko definizio Unibertsalak existitzen dira (Edertasuna, zuzentasuna...). Hori justifikatzeko, Benetako errealitatea zer eta nolakoa den azaldu behar da.
Bere teoriaren arabera, errealitatea bi mundutan
Banatzen da: benetakoa den ideien mundua eta aldakorra den mundu fisikoa. Mundu
Fisikoa aldakorra denez, ezinezkoa da ezagutza zientifikoa bertatik lortzea.
Mundu fisikoan dauden objektu eta izaki guztiak Materiagabeko eredu (ideia) baten arabera sortuak dira. Izakiak eta objektuak Hilkorrak eta aldakorrak dira; ideiak, aldiz, betikoak eta aldaezinak dira, eta Ideien munduak irauten dute betiko.
Mundu fisikoko gauza guztiak ideien munduan dagokion Ideia unibertsalen kopiak dira, eta haietatik hartzen dute bere izaera.
Platonek garrantzi handiena ematen die kontzeptu Moralei buruzko ideiei (Zuzentasuna, Edertasuna). Horrela, Hierarkikoki Antolatzen ditu ideiak. Garrantzitsuena ongia da, gauza guztien zergatia eta Ideien mundua ulergarri egiten duena (Haitzuloaren mitoaren Eguzkiarekin Identifikatzen du). Horren azpitik, kontzeptu matematikoak eta zientifikoak Daude, eta azkenik, objektu materialen ideiak daude.
Ideiek ezaugarri hauek dituzte: betikoak, bakarrak (izaki bakoitzeko bat), aldaezinak, arrazoizkoak, objektu fisikoen ereduak.