Platonen Kobazuloaren Mitoaren Interpretazioa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB
Laburpena: Kobazulo barrukoa sentipenezko munduarekin konparatu behar da, eta presoak kobazulotik ateratzeko egiten duen bidea, arimak mundu ulergarrira heltzeko egiten duen bidearekin alderatu behar da. Mundu ulergarrian, azkenik eta zailtasunez atzematen dena ongiaren ideia da. Bera da gauza guztien zergatia eta bizitza zuzena eraman nahi duenak derrigorrez ezagutu behar du.
Arima
Benetako gizakia da. Gorputzean atxilotuta dago, 3 zatitan banatzen da:
- Arrazionala: hilezkorra, gizakiona, buruan kokatua. Bere bertutea zihurtasuna da eta arimaren beste bi zatiak zuzentzen ditu.
- Oldarkorra: animalia guztiek dute, hilkorra da. Bere bertutea sendotasuna da, bularrean kokatuta dago eta desira nobleak zuzentzen ditu.
- Irritsua: animalia guztiek dute, hilkorra, sabelean kokatua. Bere bertutea neurritasuna da eta behe mailako desirak zuzentzen ditu.
Ongia
Ideia eta gauza guztien zergaitia. Arimak ezagutzen du eta ezagutzeko bide berezia egin behar du, dialektika. Zentzumenesko ezagutza alboratzen du eta adimenaren bitartez ideiak ezagutzen ditu. Ideiak sistema hierarkizatua osatzen dute. Behe mailako ideiak sentipenezko objektuen ideiak dira, gero zuzentasunarena, edertasunarena eta azkenean ongiarena. Ongia ezagutu ahal da eta beharrezkoa da ezagutzea bizitza zuzena eramateko, ez dago gizaki gaiztorik.
Iruzkina
Testu hau Platonen Errepublikako VII. kapituluaren zati bat da. Bertan kobazuloaren mitoaren interpretazioa ematen da. Testuak kobazulo barruko sentipenezko munduarekin konparatzen du. Gogoratu behar da Platonek dualismo ontologikoa defendatzen zuela. Bi mundu desberdintzen ditu:
- Sentipenezko mundua: objektu fisikoena, mundu aldakorra eta ez da benetako errealitatea, munduko ideien kopia baizik.
- Adimenezko mundua: benetako errealitatea eta iraunkorra da eta ideiaduna. Ideiak ez dira kontzeptuak, benetako errealitatea baizik.
Sistema hierarkizatua osatzen dute. Goi mailako ideia ongia da, 2. lekuan edertasuna dago, 3. lekuan zuzentasuna eta amaitzeko objektu fisikoen ideiak. Presoak kobazulotik ateratzeko bide bat egiten duen irudi hau Platonek erabiltzen du mundu ulergarrira joateko arimak egiten duen bidea azaltzeko, dialektika. Bidearen protagonista, arima da, dualismo antropologikoa. Mundu ulergarrian nekez eta ezagutzen den azkena ongiaren ideia da. Hau gauza guztien zergaitia da, bera eredu bezala hartu du demiurgoak unibertsoa sortzeko. Platon ados dago Sokratesekin, ongia ezagutu ahal da eta ezagutzen duena derrigorrez egingo du. Hortik bi ondorio ateratzen ditu: inork bizitza on bat eraman nahi badu ezagutu behar duela eta ez dagoela gizaki gaizkirik, ezjakintsurik baizik.