Platonen mundua eta ezagutzaren teoria

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Mundu sentikorra

Zer da?

Gure sentimenek hautematen duten errealitatea da. Errealitate hori aldagarria da; ez da ideien bezain betierekoa. Alde batetik ideiak daude, bestetik materia, eta bi horiek ez ziren inoiz berez harremanetan jarriko.

Demiurgo

Zer da?

"Timeo" elkarrizketan azaltzen denez, Demiurgoak arkitekto baten funtzioa betetzen du. Izenak arkitekto bat adierazten du. Demiurgoak ideien menpe jarduten du, baina jainko guztien gainetik kokatzen da; beraz, nolabait betierekoaren zerbait du.

Zergatik eta nola sortu zuen mundua?

Demiurgoak, ona eta bekaitzik gabekoa izanik, onaren zabalkundea nahi izan zuen eta hori komunikatu egin behar izan zuen. Materia bere egoera zaharretik atera zuen ideiak eredutzat hartuta.

Zergatik da mundu hau inperfektua?

Munduaren inperfekzioa ez dago Demiurgoan, baizik eta materian; materia ez da egokia ideiak imitatzeko modu perfektuan, eta horregatik agertzen da inperfekzioa.

Ezagutzaren teoria

Ezagutzaren objektua

Bakarrik egon daitekeen egonkorraren zientzia da: perzepzioaren objektuak mugimendu iraunkorrean daude. Ez da beti eta egoera guztietan baliagarria den definiziorik ematen. Badago mugimenduak eragiten ez duen zerbait: gauzen esentzia, unibertsalak. Esentzia unibertsalak Ideiak lirateke Platonen ustez.

Ezagutzaren teoria: objektibista eta intuiziozkoa

  1. Objektibista: Greziar herrietan kanpoko gauzak lehenetsi izan zituzten joerak zeuden; joera horrek subjektua ahaztera eta kanpoko gauzetan zentratzera eraman zuen.
  2. Intuiziozkoa: Objektibismoak intuizionismoaren beharra azaltzen du; ezagutza abstraktiboek subjektuari garrantzia ematen diote. Ikusmenaren ezagutza, Platonen arabera, intuiziozkoa da.

Ezagutzara iristeko bideak

  • Oroimena edo erreminiszentzia: Ezagutzea gogoratzea da; mundu honetara etorri aurretik arimak ideiei begiratu zizkien.
  • Dialektika: Platonen ustez hitzek esanahi ezberdinak izan ditzakete. Mundu sentikorraren aniztasunetik Ideien munduaren gailurreraino doan bide goranzkoa da.
  • Maitasuna: Platonen arabera, maitasuna edertasunarekiko erakargarritasun bat da eta edertasunaren bidez ezagutza garatzen da.
  • Katarsi edo purifikazioa: Fedon elkarrizketan filosofia katarsi edo purifikazio gisa agertzen da, heriotzarako prestakuntzarako moduan.

Ezaguntza mailak

Ezaguntza maila bakoitzak objektu jakin bat eta kognizio-ahalmen berezia ditu; Platonen arabera bi atal nagusi daude:

  1. Maila sentikorra (bere objektua sentikorra da): ez da benetako ezagutza, baizik eta doxa eta ustea.
    • Eikasia (Irudimena): mundu sentikorraren errealitateen irudiak ditu.
    • Pistis (Susmoa): mundu sentikorrean existitzen diren errealitateei buruzko sinesmenak.
  2. Maila ulergarriagoa (bere objektua ulergarria da): benetako ezagutza, episteme edo adimena.
    • Dianoia (Pentsamendua): objektu matematikoek edo hipotesietan oinarritzen diren zientzia espekulatiboen objektuak hartzen ditu helburu.
    • Noesis (Zientzia): ez dago ezerrean oinarrituta; ideiak dira, ongiaren ezagutzara zuzendutako ezagutza zuzena.

Entradas relacionadas: