Platonen Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB
ARIMA (psikea)
Gizakiaren osagarri ez-materiala. Hilezkorra eta Ideien Mundukoa. Gorputzaren kartzelatik atera nahi du. Hiru zati ditu:
- Arrazoizkoa: buruan kokatzen da eta bere eginkizuna pentsamendua da.
- Suminezkoa: bularrean kokatzen da eta bere eginkizuna nahimena edo borondatea da.
- Irritsizkoa: sabelean kokatzen da eta sena eta instintoen kokagunea da.
Platonek gurdi hegadunaren mitoaz baliatzen da nolakoa den azaltzeko.
ARRAZONAMENDUA (dianoia)
Zentzumenen bidez gauzatzen den ezagutzari kontrajarrita, arrazoizko argudioak erabiltzeko gaitasuna da. Matematikazko ezagutzarekin identifikatu zuen Platonek.
BERTUTEA (areté)
Zentzu zabalean, edozeinek duen berezko ahalmena edota gaitasuna adierazi nahi du. Arimaren zati bakoitzari bere bertutea dagokio, hau da, dagokion portaera edo jokaera zuzena. Bertute etikoak lau dira:
- Neurritasuna
- Sendotasuna
- Zuhurtasuna
- Zuzentasuna (aurrekoen ondorioa)
DIALEKTIKA
Elkarrizketari lotzen zaio hitz hau (Dia-logos: Elkarren arteko hitza). Elkarrizketa batean galderak egin eta erantzunak emateko trebetasuna da. Gauza bakoitzaren zerizanaz ohartzen denari dialektiko deritzo. Filosofoaren sinonimoa da dialektikoa. Dialektikaren bidez Ongiaren Ideia ezagutzera heltzen da, eta, ondorioz, filosofoa hiriaren agintea eskuratzeko prest dago.
DOXA EDO IRITZIA
Mundu Sentikorrari dagokion ezagutza maila. Zentzumenen bidezko ezagutza denez, ez da batere ziurra edo zehatza. Itzalak eta objektu fisikoak ikustean datza. Honako hauek aldakorrak direnez, doxa ere aldakorra da eta, beraz, ezin da benetako ezagutza izan.
DUALISMOA EDO BIKOIZTASUNA
Edozein errealitatetan bi osagai desberdin daudela baieztatzen duen ikuspegia da. Platonen filosofia dualista da:
- Dualismo Ontologikoa: Mundu Sentikorra eta Ideien Mundua.
- Dualismo Epistemologikoa: Doxa eta Episteme.
- Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima.
EPISTEME EDO ZIENTZIA
Ideien Munduari dagokion ezagutza maila. Arrazoimenaren bidezko ezagutza denez, benetako ezagutza da. Objektu matematikoak eta Ideiak ezagutzean datza. Honako hauek betierekoak eta aldaezinak direnez, episteme ere betierekoa eta aldaezina da.
GORPUTZA
Gizakiaren osagarri materiala. Fisikoa denez, Mundu Sentikorrekoa da eta, beraz, aldakorra, mugikorra, jaio eta hil, agertu eta desagertu... ez-perfektua da. Arimaren kartzela da eta gizakiaren gaitz eta akats guztien iturburua.