Platonen Politika: Justizia, Berdintasuna eta Askatasuna
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,8 KB
Platonen "Errepublika": Gizartearen Egitura eta Justizia
Platon filosofo greziarrak idatzitako "Errepublika" lan helduak gizartearen antolaketa politikoari buruzko azterketa sakona eskaintzen du. Lan honetan, Platonen arabera, gizartea hiru talde nagusitan banatuko litzateke, bakoitzak bere eginkizun zehatzarekin:
- Herri xehea: Ekoizpenaz arduratzen dena.
- Zaindariak: Estatua babesten dutenak.
- Gobernari filosofikoak: Jakinduriaren bidez gidatzen dutenak.
Justizia lortzeko, talde bakoitzak bere eginkizuna bete behar du, interes pertsonalak alde batera utziz.
Ideiaren Jarraipena eta Oposizioa Historian
Ideia honek, justizia eta berdintasuna helburu, filosofo askoren lana inspiratu du historian zehar, nahiz eta batzuek aurka egin izan dioten.
Karl Marxen Ikuspegia
Adibidez, Karl Marxek bere politika eredua proposatu zuen. Bere arabera, gizaki guztiak berdinak izateko, produzitzeko bitartekoak publikoak izan behar dira, guztion zoriontasuna bilatuz eta interes partikularrak baztertuz. Honek nolabaiteko antzekotasuna du Platonekin, nahiz eta testuinguru ekonomiko desberdinetan kokatzen diren.
Karl Popperren Kritika
Bestalde, teoria honen aurkako filosofoak ere egon dira, Karl Popper kasu, askatasunari garrantzi handiagoa ematen ziotenak. Popperren ustez, Platonek proposatutako eredua totalitarioa da, estatuak herritarren bizitza kontrolatzen baitu, haien askatasuna ukatuz.
Berdintasunaren eta Askatasunaren Arteko Tentsioa
Platonen politika polemika handiak sortzen ditu, eta bi ikuskera nagusi aurrez aurre jartzen ditu:
- Berdintasunaren defendatzaileak.
- Askatasunaren defendatzaileak.
Gaur egungo Gizartearen Analisia
Gaur egungo gizarteari begira, Platonek proposatutako politika ereduak erabat utopikoa dirudi. Ez ditugu bizitzan zehar aukera berdinak, hainbat faktorek eragiten baitute:
- Jatorrizko herrialdea.
- Erlazioak.
- Familiaren ekonomia.
Gainera, Platonek proposatutako talde-banaketa horrek, aukera berdinak egon arren, sailkapen hori mantenduz gero, ez gintuzke berdin tratatuko. Egia da zoriontasuna lortu nahi dugula, baina taldearen arabera eskubideak ez dira berdinak izaten.
Ondorioa: Eragin Historikoa
Gai honek garrantzi handia izan du historian zehar, bai filosofian, bai ekonomian, bai politikan ere. Bere sistema politikoak autore askorentzat eragina izan du, eta horregatik bere garrantzia aitortu behar zaio. Hala ere, gaur egun ez dugu Platonen politika eredutzat hartzen, gaur egungo gizarteak ez baitira Platonek deskribatzen zituen bezain homogeneoak edo berdintasunezkoak.