Pneumatika: Aire Konprimituaren Osagaiak eta Funtzionamendua

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Aire Konprimituaren Ekoizpena eta Erregulazioa

  • Airea: Erabilgarria izan dadin, konprimitu egin behar da; horretarako, presio atmosferikoa baino presio handiagoa lortu behar da.
  • Konpresorea: Aire konprimitua lortzeko erabiltzen da. Bi mota nagusi bereizten dira: enbolodunak eta turbinadunak.
  • Mugimendua: Konpresore mota guztietan, airea konprimitzeko biraketa-higidura bat behar da. Higidura hau motor elektriko edo errekuntza-motor batek sortua izan daiteke.
  • Erregulazioa: Konpresoreak hornitzen duen emaria une bakoitzeko kontsumora egokitzeko prozesua da.
  • Metagailua: Aire konprimituaren biltegiratzea ahalbidetzen duen osagaia da.

Airearen Tratamendua eta Neurketa

  • Iragazkia: Aire konprimituari ur kondentsatua eta ezpurutasunak kentzen dizkio. Hondakinak kanporatzeko, purga-gailu bat sakatu behar da.
  • Erreguladoreak: Lan-presioa ahalik eta konstanteen mantentzen du, sare-presioaren eta aire-emariaren aldaketen gainetik.
  • Manometroa: Presioa neurtzeko tresna da.

Zilindro Pneumatikoak

Aire konprimituaren energia higidura zuzen (sartu-irtenekoa) bihurtzeko balio dute. Bi mota nagusi ezagutzen dira:

  • Efektu bakuneko zilindroa: Aire konprimituak noranzko batean egiten du bultza; itzulera barneko malguki baten eraginez automatikoki gertatzen da.
  • Efektu bikoitzeko zilindroa: Airea bi aldetatik sartzen da, bata zilindroa ateratzeko eta bestea sartzeko.

Balbulak eta Kontrol-Osagaiak

  • Balbula banatzaileak: Airearen bidea kontrolatzen duten gailuak dira.
  • Bideak: Balbulak dituen aire-sarrerak, irteerak edo ihes-zuloak dira.
  • Posizioak: Balbulak barnean airea bideratzeko dituen era desberdinak dira.
  • Eragintza: Posizio batetik bestera aldaketa burutzen duen atala da (eskuzkoa, elektrikoa, mekanikoa edo pneumatikoa).

Osagai Bereziak eta Logika Pneumatikoa

  • Noranzko bakarreko balbula: Airea noranzko bakar batean pasatzen uzten du.
  • Logika-funtzioak: Zenbait balbulatan, bi bideetatik sartu behar zaio airea presio berarekin funtziona dezan.
  • Emariaren erreguladoreak: Emaria noranzko bakar batean erregulatzen dute, eta beste noranzkoan emariak ez du aldaketarik jasaten.
  • Tenporizadoreak: T-tik presioa jartzean, D depositua betetzen hasten da; hau bete arte ez dago nahiko presio 3/2 balbula posizioz aldatzeko, eta horrela denbora irabazten da.
  • Ibilbide-amaierak: Zilindroen aurreratzea zein atzeratzea detektatzeko erabiltzen diren sentsoreak dira.

Entradas relacionadas: