Poesia Epikoa Erroman: Virgilio, Lukano eta Obra Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Poesia Epikoa Erromatar Literaturan

Poesia epikoaren helburu nagusia errege eta buruzagien ekintza heroikoak kantatzea eta goratzea zen.

Erromako Lehen Poema Epikoak

Latinezko lehen poema, K.a. III. mendean, Livio Andronikok idatzi zuen: Homeroren Odisea lanaren itzulpena (*Odusia*). Helburu didaktikoarekin egin zuen, bere ikasleei erakusteko.

  • Nevio: Bellum Poenicum. Erroma eta Kartagoren arteko gerrak kontatzen ditu. Itzulpena ez, Erromaren historiari lotutako lana da.
  • Ennio: K.a. III./II. mendeetan, Annales idatzi zuen. Erromaren historia bertsoz kontatzen du, ekintzak kronologikoki (Erroma sortu zenetik idazlearen garaira arte).

Lan hauek izan ziren erromatarrek ezagutu zituztenak K.a. I. mendean Eneida agertu zen arte.

Virgilio Maro (K.a. 70-19)

Italian jaio zen. Erromara joan zen Erretorika ikastera. Epikuroren filosofia eta zientziak ikasi zituen: botanika eta zoologia. Napolin, Mezenasen eta Augustoren literatur taldean sartu zen.

Eneida: Erromaren Jatorri Mitikoa

Garai horretan hasi zen Eneida poema epikoa idazten, baina amaitu aurretik hil zen, Grezia eta Troia ezagutzeko egindako bidaitik itzultzen ari zela. Hamaika urte eman zituen Eneida idazten, eta hil zorian zegoela lana erretzeko eskatu zuen. Augustok ez zuen hori onartu, bere lana Eneas heroiaren lanarekin identifikatzen zuelako.

Eneida hamabi liburuk eta 6.000 bertsoz osatuta dago, Homeroren lanen antzera; izan ere, Homero maisuari jarraitu zion:

  • Lehen atalak Odisea-ren antza du (Eneasek Troiatik Italiara egiten duen bidaia kontatzen du).
  • Bigarren atalak Iliada-rena du (Italian izan zituen borrokak goresten ditu).

Eneas erromatarren arbaso mitikoa bilakatu zen, gerlaria izateaz gain, heroia. Heroi honek Jainkoaren aginduak bete behar ditu, haren borondatearen aurkakoak diren arren. Lanaren ezaugarriak:

  • Idazkera trebea.
  • Abenturak, maitasuna eta gerrak.

Marko Anneo Lukano (K.o. 39-65)

Senekaren iloba zen. Kordoban jaio eta Erromara joan zen ikastera. Neron enperadorearen agindupeko kuestore izan zen. Lukanok Neron goraipatzeko poemak idatzi zituen hasieran.

Enperadorearen eta Lukanoren arteko adiskidetasuna hautsi zenean, Neronek bere aurka egindako konspirazioan parte hartu izana leporatu zion Lukanori. Enperadoreak behartuta, Lukanok bere burua hil zuen. Epigramak eta antzezlanak ere idatzi zituen.

Pharsalia: Gerra Zibilaren Kronika

Heldu zaigun bakarra Pharsalia da (10 liburuk osatua, 10.a amaitu gabe). Gai historikoak jorratu zituen, Nevio eta Ennio bezala. Lan honek Zesarren eta Ponpeioren arteko gerra zibilaren ekintzak kronologikoki kontatzen ditu, Kleopatrari Egiptoko erregetza ematen dion arte.

Pharsalia-ren ezaugarri nagusia arrazionalismoa da: jainkoak baztertu eta gizakiari protagonismoa eta erantzukizuna ematen dizkio.

Entradas relacionadas: