Poesia Lirikoa: Katulo, Horazio eta Ovidio
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,57 KB
Poesia Lirikoa
Poesia lirikoaren ezaugarri nagusiak polimetria, musikalitatea eta sentimendu pertsonalen adierazpena dira. Ez da irakurtzeko sortua, errrezitatzeko baizik.
Katulo (k.a. 84-54)
Katulo neoterikoen buruzagi bezala ezagutzen da. Poesia epikoa atzean utzi nahi izan zuten eta egitura txikidun eraketa landuak sortu zituzten.
Bere korpusa 116 liburuz osatua dago eta hiru atal nagusi bereizten dira:
- 1-60. poemak: Poema liriko laburrak, metrika eta gai desberdinekin osatuta.
- 61-68. poemak: Poema luzeagoak. Mitologiari buruzko epopeia laburra, ezkontza ereserkia, etab.
- 69-116. poemak: Gaia antzekoa izan arren, metrika landuagoa eta berdintsuagoa.
Inspirazioa grekoengandik jaso zuen. Landutako gaiak: poesia erotikoa, naturaren deskribapena... Sentimentalismoa, hiztegiaren hautaketa zehatza eta metriken erabilera dira ezaugarrietako batzuk.
Horazio (k.a. 65-8)
Venusian jaio zen. Liberto baten semea zen. Brutoren ejerzitoan erroldatu zen eta Filiposeko gerran parte hartu zuen. Virgilio ezagutu zuen eta Mezenas aurkeztu zion; hauek biak lagun onak bihurtuz. Literaturari eskaini zion bizitza.
Epodoak
Filiposeko batailaren ondoren idatzi zituen. Poesia satirikoaren eta lirikoaren artean dago. 17 poema labur ditu, tonu bortitzean idatzita. Poema bat dago landako bizitzak dakartzan onurak goraipatuz (Beatus Ille).
Odak (Carmina)
Lau liburuz osatutako lan lirikoa da. Gai eta metrika greziarra erabiltzen du eta gai asko jorratzen ditu.
Ovidio (k.a. 43-k.o. 17)
Publio Ovidio Nason Sulmonan jaio zen. Filosofia eta erretorika ikasketak egin ondoren kargu administratiboak bete zituen, baina ez poztasun handiz. Augusto enperadorearen agindu batekin bere karrera literarioa gailurrera igo zen. Itsaso Beltzeko kostaldera joan zen eta bertan, bere obrarik onenak idatzi zituen. Amores, alegiazko hiru liburu, idatzi zituen, maitasunari eskainiak.
Tristia eta Epistulae ex Ponto idatzi zituen eta bertan Erromari eginiko agurra, bidaia eta bizitako baldintza gogorrak kontatzen ditu. Garai barrokoari zabaltzen dizkio ateak, nahiz eta garai klasikoan kokatu. Sakontasuna falta zaie bere obrei; adibidez, maitasun poemetan ez ditu bere sentimenduak adierazten, imajinatu egiten ditu.