Polizia-eleberria eta Zientzia-fikzioa: Ezaugarriak eta Egileak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Polizia-eleberriaren esanahia

Polizia-kontakizunetan krimen baten istorioa kontatzen da. Krimenaren egilea ezezaguna da ia beti, eta amaieran, behaketan eta ikerketan oinarritutako arrazoitze-prozedura baten bidez (normalean detektibe bati esker) jakiten da nor den kriminala.

Polizia-eleberriaren ezaugarriak eta jatorria

Generoa XIX. mendearen lehen erdialdean sortu zen, Edgar Allan Poe-ren eskutik. 1841. urtean eman zion hasiera generoari Rue Morgue kaleko hilketak, Marie Rogêt-en misterioa eta Gutun ebatsia lanekin.

Estatu Batuetan sortu bazen ere, Britainia Handian garatu zen generoa Arthur Conan Doyle-ren eskutik, Sherlock Holmes liburuarekin. XX. mendearen hasieran, Agatha Christie idazle emankorra gailendu zen, Hercule Poirot eta Miss Marple detektibeak sortuz.

Polizia-eleberri klasikoa vs. Eleberri beltza

Polizia-eleberri klasikoa

  • Detektibeak gizaki bitxiak dira, arrazionalak, zaletasun finak dituzte.
  • Krimena burutsua eta sofistikatua da.
  • Pertsonaiak goi-mailakoak dira, eta kokaguneak edo giroak, luxuzkoak.
  • Pertsonaien hizkera jasoa da.
  • Joko intelektuala da garrantzitsuena, eta beste edozeren gainetik dago.

Eleberri beltza

  • Detektibeak tipo gogorrak dira, arazoz beteak, legea hausteko gai.
  • Krimena basatia izan ohi da.
  • Pertsonaiak negozio ez-zilegietan ibiltzen dira; giroa gogorra eta zikina da.
  • Pertsonaien hizkera kalekoa da.
  • Istorioa bide dela, gizarte-kritika gailentzen da.

Polizia-eleberria euskaraz

Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen (1955) izan zen aitzindaria, baina loraldia 1980ko hamarkadan iritsi zen. Egile nagusien artean ditugu: Xabier Gereño, Gotzon Garate, Iñaki Zabaleta, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza eta Harkaitz Cano.

Zientzia-fikzioa

Zientzia-fikziozko kontakizunak narrazio fantastikoak dira, zientziak eta teknologiak gizartean eta gizakiarengan duten eragina aztertzen dutenak.

  • Etorkizuna: Irudi apokaliptikoa edo utopikoa izan dezake.
  • Aurkikuntza zientifikoak: Denboraren makina, ordenagailuak, klonazioa, robotak, humanoideak eta esperimentu genetikoak.
  • Estralurtarrekiko harremana: Gehienetan areriotzat hartzen dira.
  • Espazioko bidaiak: Urrutiko galaxiak eta planetak izan ohi dira helmuga.

Entradas relacionadas: