Populazio Piramidearen Iruzkina eta Hiri Egituraketa
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,37 KB
POPULAZIO PIRAMIDEAREN IRUZKINA
Zer da? Leku batean urtean zehar izandako populazioaren bilakaera.
Iruzkina egiteko urratsak
- Nondik aterata dago informazioa?
- Noizkoa eta nongoa?
- Biztanleria totala
- Piramidea aztertu:
- Piramidea hiru zatitan banatuta dago: 1.a (0-16 urte), 2.a (16-65 urte, herriaren iturri ekonomikoa) eta 3.a (65 urtetik gorakoak, estatuaren menpekoak).
- Mapa bi ikuspuntutatik ikus dezakegu: adina eta sexua.
- Barra horizontal bakoitzak lau urteko epea du, ezkerrean gizonena eta eskuinetara emakumeena.
- Mapa azaldu:
Kasu honetan, gizon gehiago jaiotzen dira, baina lehenengo 7 urteetan egoera parekatzen da.
Emakumeen bizi-itxaropena handiagoa da gizonena baino, gizonezkoen bizitza eta bizi-ohiturak gogorragoak direlako. Gaur egun ez da hainbeste gertatzen, ekonomiaren tertziarizazioaren ondorioz.
- EAEko eta Espainiako Gertaera Historikoak:
KONTZEPTU GEOGRAFIKOAK
- Biztanleria ez-aktiboa:
- Biztanleria inaktiboa edo biztanleria ez-aktiboa lan-merkatuan ez dauden pertsonak dira, zehazki lan egin nahi ez izateagatik edo lan egin ezin izateagatik lanik egiten ez duten 16 urtetik gorako pertsonak. Adibidez: ikasleak, pentsiodunak (pentsioa kobratuta lanik ezin delako egin orokorrean), ezinduak, boluntarioak, etxeko lanetan aritzen direnak eta lan erregistraturik egin nahi ez dutenak.
- Megalopolia edo Megapolia:
- Ondoko metropoli eta hiri batzuek osatzen duten hirigune aski jarraitu eta trinkoak dira, milioikako biztanleriarekin (antzinako grezierazko mega eta polis hitzetatik, literalki hiri handia).
- Konurbazioa edo Hiri-konurbazioa:
- Hiri batzuen erabateko elkartzea da. Zehatzago, hiri batzuen aglomerazio mota bat da, hiri-eremu jarraitu gisa egituratua (hiri batetik bestera tarterik uzten ez duena), sare polizentriko moduan antolatua, hiri nagusi edo zentro nabarmenik gabe.
- Mugikortasun Pendularra:
- Herritarrek egunean edo astean zehar egiten dituzten joan-etorrien multzoa da, gehienetan lantokira edo ikastegira joan eta handik etxera itzultzeko.
- Urbanizazio-prozesua:
- Biztanleria eta jarduera ekonomikoak hirietan biltzen diren prozesu demografiko eta ekonomiko orokorra da, bereziki landa eremuetan bizi den biztanleria hirietara aldatzearen ondorioz gertatzen dena.
HIRIAREN EGITURAKETA
1. Alde Zaharra edo Industriaurreko Hiria
Alde zaharrak hiriaren hasieratik industrializazioaren hasierara arte urbanizatutako zatia hartzen du. Gaur egungo hiriaren azalera txiki bat betetzen du, baina balio kultural garrantzitsua du.
2. Zabalgunea
XIX. mendearen erdialdetik XX. mendeko lehen herenera, industria modernoak landa inguruko biztanleak industria hiri nagusietara erakarri zituen. Horren eraginez, hiria industriaurreko harresiez harago hedatu zen. Hiri hauetan burgesiarentzat zabalguneak sortu ziren, baita industri inguruak eta langileen auzoak ere.
3. Periferia
1960ko hamarkadatik aurrera, Espainiako hiri nagusietan hazkunde handia izan zen. Hiriaren azalera asko zabaldu zen eta barruti suburbanoak sortu ziren.