Portugalgo Proiektua eta Amerikaren Aurkikuntza

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Portugalgo Proiektua

XV. mendearen hasieratik, Portugalek Indiara iristeko merkatari italiarrek eta musulmanek erabiltzen ez zuten bide bat aurkitu nahi zuen. Portugaldarrek pentsatzen zuten Ekialdeko merkataritzaz jabetuko zirela hori lortzen bazuten.
Proiektu honen sortzailea Henrike Nabigatzailea izan zen, Joanesen semea. Sagresen nautika eskola bat egin zuen. Zailtasun batzuk zituzten, adibidez, marinelen esperientzia falta. Eskola horretan prestatu ziren espedizioetarako eta hainbat lekutatik iritsitako kartografoak.

Lehenengo Bidaiak

Portugaldarrek 1415. urtean konkistatu ondoren, Madeirako uharteak 1419an eta Azoreetakoak 1431an aurkitu zituzten. 1434an Bojador lurmuturra igaro zuten eta 1446an Cabo Verde uhartedia hartu egin zuten. 1460an Gineako golkora joan ziren. 1460an Henrike Nabigatzailea hil zenean, bidaiatzen jarraitu zuten eta 1482an Diogo Caok Kongo ibaiaren bukaera aurkitu zuen eta 1487an Bartolomeu Dias Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen.

Indiarako Bidea

Kristobal Kolon Lisboara joan zen erregeari Asiara iristeko bide berri bat proposatzera. 1497an Vasco da Gamak zuzendutako flota bat irten zen Lisboatik. 1498an espedizioa Indiara iritsi zen. 1500ean, Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen.

Amerikaren Aurkikuntza

Kolon ziur zegoen lurra esferikoa zela eta ekialdera bidaiatuz Asiara ailegatuko zela pentsatzen zuen, eta erregeari proposatu zion. Kolon Gaztelara abiatu zen eta errege-erregina katolikoek finantzatu zuten. Espedizioa 1492. urtean egin zen; lehenengo Kanaria uharteetara joan ziren eta hortik itsasora joan ziren. Denbora asko egon ziren lurra ikusi gabe, baina ailegatu zirenean Kolon pentsatzen zuen Japonian zeudela. Orduan ailegatu ziren uharteari San Salvador deitu zion. Kolon hil zenean Asiara ailegatu zela pentsatzen zuen, baina italiar batek frogatu zuen beste kontinenteetako lurrak zirela eta Amerika deitu zituen.


Kolonaurreko Amerika

Espainiarrak Amerikara iritsi zirenean, herri poblatuak aurkitu zituzten. Herri horiei Kolonaurreko herriak deitzen zaie. Kolonaurreko herri gehienak tribu txikiak ziren, batzuk izan ezik: Maiak, Inkak eta Aztekak:

Maiak

Yucatan penintsulan bizi ziren, gaur egungo Mexiko, Guatemala, etab. Buruzagi bat gobernatzen zuen, hiri independenteetan banatuta. Hainbat taldetan banatzen ziren: apaizak, artisauak, nekazariak eta esklaboak. Haien arteko merkataritza egiten zuten. Maiak politeistak ziren.

Inkak

Inkek inperio oso handia zuten; herrialde horiek gaur egungo Peru, Bolivia, Ekuador, Argentina eta Txile ziren. Llama oso animalia garrantzitsua zen, zeren eta jateko, artilea lortzeko, arropa egiteko eta garraiatzeko erabiltzen zuten. Inkak politeistak ziren baita ere.

Aztekak

Gaur egungo Mexikon bizi ziren. Enperadore batek agintzen zuen inperioan, botere politikoa eta erlijiosoa zuen. Ekonomia gehiena nekazaritzan egiten zen, baina baita ere eltzeragintzan. Aztekak politeistak ziren baita ere, baina nagusiena eguzkiaren jainkoa zen.

Entradas relacionadas: