Potsdamgo Akordioak, Gerra Hotza eta Lehen Sektorea

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,74 KB

Potsdamgo Konferentzia eta Gerra Hotzaren Hasiera

Lehenik eta behin, ikus dezakegu testu hau komunikazio politiko bat dela, eta Potsdamgo Konferentzian hartutako akordioen ideia nagusiak azaltzen zaizkigula. Komunikazio politiko hau 1945eko abuztuaren 2an transmititu zen, eta akordio hauek Europan Bigarren Mundu Gerra (BMG) bukatu zenean idatzi ziren. Hauen helburua, bereziki, Alemania nazia eta berarekin batera ekartzen zituen ideologia, erregimen eta sistema judizial nazi guztiak ezabatzea zen. Nahiz eta Asian gerrak jarraitu, abuztuaren 6an eta 9an Japonian (Hiroshima eta Nagasakin, bereziki) bi bonba atomiko bota zituen AEBk.

Alemaniaren Banaketa eta Okupazioaren Helburuak

Lehenengo puntuan, Alemaniaren baldintzarik gabeko errendizioaren ondoren, aliatuek lurraldea lau zatitan banatu zuten, lehenik bake-itunik jarri gabe. AEB, Britainia Handia, SESB eta Frantziaren artean banatu zen Alemania. Bigarren Mundu Gerra Europan bakarrik bukatu zenez, potentzien presidenteek Asian oraindik aktibo zegoen gerrarekin jarraitu zuten; horren ondorioz, potentzia bakoitzaren komandanteak bere potentziak eramaten zuen Alemaniaren zatiaren agintepean gelditu ziren. Stalinen (SESBeko presidentea) ekonomia-sistemak ez zuen beste aliatuen sistemekin kointziditzen, eta ondorioz, Alemania ekonomikoki bi zatitan banatu zen: mendebaldeko Alemania (kapitalista) eta ekialdeko Alemania (komunista).

Versailleseko Itunaren Antzeko Klausulak

Hirugarren puntuan, Alemaniaren okupazioaren helburuak adierazten dizkigu. Bigarren Mundu Gerraren hasieran ez ziren bake-itunak idatzi Lehen Mundu Gerran bezala. Helburu batzuk Versailleseko Itunean sinatu ziren klausula militarren antzekoak dira:

  • Desmilitarizazioa eta armagabetzea: Hitlerren alderdiak irabazi zuenean, militarizazio masibo bat hasi zuen. Hori berriro ez gertatzeko, armagabetzea helburu garrantzitsuena zen.
  • Ekonomiaren berrantolaketa: Alemaniako herria, 1939tik 1945era, miserian bizi zen ekonomia armamenduan oinarritzen zelako. Aliatuen helburua herritarrei jakinaraztea zen Alemaniak gerra galdu zuela.
  • Ideologia naziaren ezabapena: Ideologia nazi bat zuen alderdia ezabatu egin zen, berriro ez altxatzeko.
  • Oinarri demokratikoak: Alemaniako bizitza politikoari oinarri demokratiko bat ezartzen hasi ziren, Hitlerren politika alderdi bakar batean eta lider bakar baten aldarrikapenean oinarritzen baitzen.

Nazismoaren Amaiera eta Eskubide Zibilak

Laugarren puntutik zazpigarrengora, nazismoarekin bukatzeko asmoak azaltzen dira. Hitlerren erregimenak ezarritako lege nazi guztiak indargabetu ziren. Bigarren Mundu Gerran, gerra-krimen handienak judutarrak gas-ganberetan hiltzea izan ziren. Ondorioz, gerra-krimenekin zerikusia zuten enpresak eta kargudun politikoak atxilotuak eta epaituak izan ziren. Aliatuak ideia demokratikoak aldarrikatzen hasi ziren diskriminazioan oinarritutako pentsamenduekin bukatzeko. Sistema judiziala berrantolatu zuten herritar guztien eskubideak onartzeko, erlijioa edo nazionalitatea edozein izanda ere.

Ideologia Arrazista eta Holokaustoa

Erlijioaren aldetik, Alemaniako biztanleriaren %1 judutarrak ziren. Ideologia nazia arrazista zen eta bere helburua judutarrak sarraskitzea zen. Gezurrezko teoriak erabiliz, judutarrei egozten zieten Lehen Mundu Gerrako porrota eta 1920ko miseria ekonomikoa. Teoria hauek Alemaniaren hondamendia zirela esateko erabiltzen zituzten.

Gerra Hotzaren Hasiera eta Berlingo Harresia

Alemania lau zatitan banatu zen, baina mendebaldeko hiru zatiak (AEB, Britainia Handia eta Frantzia) batu egin ziren sistema ekonomiko bera zutelako. SESBk, ordea, sistema komunista mantendu zuen. 1949an, AEBk NATO sortu zuen ideologia komunista ez zabaltzeko, eta SESBk Varsoviako Itunarekin erantzun zuen. Hau izan zen Gerra Hotzaren hasiera. Berlin ere bi zatitan banatu zen Berlingo Harresiarekin. Gerra ideologiko eta politiko hau mundu osora zabaldu zen (Vietnam, Korea, Kubako misilen krisia). Gerra Hotzak 42 urte iraun zituen, 1991n SESBen disoluzioarekin amaitu arte.

Testuaren Balorazioa eta Ondorioak

Komunikatu honek komunismoaren bukaera aldarrikatzen du, baina gaur egungo Errusia eta Txinaren gatazkek iraganera garamate. Historiaren garrantzia ez da kontuan hartzen, eta esaerak dioen bezala: "Historia ez dakitenak, bera bizitzera kondenatuta daude".

Lehen Sektorea: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza

Lehen sektorea nekazaritzak, abeltzaintzak, arrantzak eta baso-ustiapenak osatzen dute.

Nekazaritzaren Garrantzia eta Produktibitatea

  • Herrialde garatuak vs. garapen bidekoak: Herrialde garatuetan biztanleriaren %1-5ek jarduten du sektore honetan; garapen bidekoetan, berriz, %10-80k.
  • Joera: Munduko biztanleriaren %40 nekazaritzan aritzen den arren, sektorea behera doa beste batzuen aldean.
  • Produktibitatea: Produktibitatea gora doa, baina garrantzi ekonomikoa behera, produktuak ez direlako prezioz igotzen.

Nekazaritza-Paisaia eta Baldintzatzaileak

Nekazaritza-paisaia erliebeak, klimak eta lurzoru motak baldintzatzen dute:

  • Erliebea: 200 metrotik beherako lurrak eta malda gutxikoak dira egokienak mekanizaziorako.
  • Lurzoru motak: Buztintsua (elikagai asko, drainatze beharra), hareatsua (ura gutxi atxikitzen du) eta humusa (oso emankorra).
  • Teknologia: Gaur egun dronak, makineria modernoa eta sentsoreak erabiltzen dira egokitzapenerako.

Abeltzaintza: Ekoizpena eta Erronkak

Abeltzaintza gora doa mundu mailan. Espezie ugarienak behi, ardi, txerri eta hegaztiak dira. Hiru mota nagusi daude:

  • Sedentarioa: Azienda ez da lekuz aldatzen.
  • Nomada: Etengabe aldatzen da larre bila.
  • Transhumantea: Urtaroen arabera aldatzen da.

Arazoak: Lurraren kutsadura (animalia-hondakinak) eta basoen mozketa larreak sortzeko (%70etik gora).

Arrantza eta Akuikultura

Arrantza-ekoizpenaren %85 giza kontsumorako da. Txina da ekoizle nagusia. Hiru arrantza mota bereizten dira:

  • Kostaldekoa: Ontzi txikiak, artisau-metodoak.
  • Itsasbazterrekoa: Kostaldetik gertu, ontzi ertainak.
  • Itsas zabalekoa: Ontzi handiak eta faktoria-ontziak, asteetan zehar lanean.

Gaur egun, akuikultura (animaliak eta landareak itxian haztea) eta neurrizko arrantza sustatzen dira baliabideak babesteko.

Entradas relacionadas: