Poulantzas eta Dahrendorf: Klase Sozialen Ikuspegiak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Poulantzas eta Klaseak Mugatzeko Irizpideak

Poulantzasen ikuspegi neomarxistaren arabera, klase sozialak ez dira soilik ekoizpen prozesuan betetzen duten tokiaren araberakoak, osagai politiko eta ideologikoek ere eragina dute.

Egitura sozialaren antolaketan hiru faktorek eragiten dute:

  • Ekonomikoa: lan produktibo eta ez-produktiboaren banaketa.
  • Politikoa: langileen kontrol mailari lotua.
  • Ideologikoa: lan intelektualaren eta eskulanaren arteko bereizketa.

Poulantzas hirugarren sektoreko langileak ez ditu benetako klase sozialtzat hartzen, talde sozial edo burgesiaren atal gisa baizik.

Klaseak entitate objektiboak dira, kideen kidetza sentimenduaz harago, eta bi osagai nagusi dituzte: jabego ekonomikoa eta posesioa.

Klaseek toki berezia betetzen dute lanaren zatiketa sozialean, osagai politiko eta ideologikoei lotuta.

Wightek kritikatzen du Poulantzasen irizpide politiko eta ideologikoen erabilera, bere hasierako planteamendua kolokan jartzen duelako.

Dahrendorf eta Dominazio Asoziazioak

Dahrendorfek klasearen kontzeptua okupazioaren menpe jartzen du eta autoritate printzipioak indartzen ditu. Estratifikazio soziala autoritatearen (boterearen) banaketari lotuta dago.

Boterea legitimatzeko hiru bide daude:

  • Karismatikoa (diktadura)
  • Legal-arrazionala (demokrazia)
  • Tradizionala (monarkia)

Dahrendorfek botere banaketa erabiltzen du desberdintasuna justifikatzeko.

Marxistek irizpide ekonomikoei ematen dieten lehentasuna arbuiatzen du eta ikuspegi multidimentsionala proposatzen du.

Dahrendorfek dio gaur egungo gizartea industriala den arren ez dela hain kapitalista, enpresa autonomoen garapenagatik gizartea konplexuagoa delako eta espezializazio gehiago behar delako. Klase ertaina handitu da eta gizartearen muina da.

Edozein gizartetan hiru dominazio asoziazio daude:

  • Asoziazio politikoak (Estatua)
  • Hierokratikoak (Eliza)
  • Ekonomikoak (enpresa)

Klase dominantea ministroek, legebiltzarkideek eta buru burokratikoek osatzen dute.

Dahrendorfi egiten zaion kritika nagusia politikari ematen dion garrantzian oinarritzen da.

Entradas relacionadas: