Praktika Aldakorrak: Eskema Teorikoak eta Aldakortasunaren Hipotesiak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,05 KB
Zer esan nahi du eskema teorikoak?
Eskema teorikoak aldez aurretik izandako esperientzien kopurua edota aldakortasuna handituz gero, eskema esanguratsuagoak lortzen direla esan nahi du. Horrela izanda, ikaskuntzaren transferentziari dagokionez, eskemaren kontzeptuaren ikerketa egin behar da eskema teorikoak mamitu ahal izateko.
Zer esan nahi du praktika aldakortasunaren hipotesia?
Schmidt-en proposamen teorikoen ondorioetako bat da. Izan ere, ikerketa horien analisiak erakutsi zuenez, oinarrizko diseinuan talde bi erabili ziren. Lehenengo taldeak modu iraunkorrean praktikatu zuen, eta besteak, berriz, modu aldakorrean. Hasierako praktika baten ondoren, talde biek lanaren beste bertsio bat praktikatu zuten. Praktika horri, Schmidt-ek “mugimendu mota bera” deitu zuenaren barruan egin zuten. Horrela, praktikaren modalitate biek transferentzian zuten eraginak ezarri ziren.
Praktikatzerakoan nola lortu daiteke praktika aldakorra izatea?
Praktika bat aldakorra izateko, aldaketak egin beharko dira gaitasun motorra garatzeko proposaturiko jardueretan. Hau da, praktika konstante bat aldakor bihurtzeko, jardueraren ezaugarri batzuk aldatu behar dira, aktibitate landuagoak lortzeko nahiarekin. Testuan agertzen den moduan, pisuak, jomugen neurria edo jaurtiketaren distantziak aldatu behar dira.
Zein ondorioetara heldu ziren praktika aldakortasun hipotesitik ikertu zutenek?
Zein autore aipatuko zenituzke?
Haurtzaroan praktika aldakorrean zuen eragin positiboak, hasieran ia guztiak onartzen zuten eta orain, aldiz, horiek kontu handiagoarekin hartzen dira. (Ruiz 1991 eta 1993a)
Erabaki gehienak modu arbitrarioan hartu zirela. (Van Rosum 1987)
Mugigaiaren pisua aldatzeak jarduera hobea erraztu zuen, egindako beste edozein aldaketak baino gehiago. (Ruiz 1993a)
Zein galdegaietan jartzen da arreta praktika aldakorreko programetan?
Praktika aldakorreko programetan, aldagai hauetan jartzen da arreta: lanean, elementuetan, adinean, praktika aurkezteko moduan, jarreran eta jardueretako programetan.