Praxiologia Motorraren Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB
Barne Logika
Barne logika egoera motor baten ezaugarri eta ekintza motorrak dakartzan ondorioen sistema da. Barne logikaren ezaugarriak ekintza motorraren arabera definitzen dira, eta harreman zuzena dute jolas-joko kirolek inposatzen dituzten betebeharren sistemarekin. Jolas-joko bakoitzean dauden jarrera motorren jatorrian dago.
Egoera Soziomotorra
Komotrizitate egoera bat proposatzean, joko soziomotorraren ezaugarri nagusia oinarrizko elkarrekintza motorra dakarrela da (joko psikomotorrak ez bezala); elkarrekintza hori komunikazio motor kooperatibo baten bidez gauzatzen da, edo helburu antagonikoa duen kontrakomunikazio baten bidez.
Praxiologia Motorra
Motor ekintzaren zientzia da, zehazki, baldintza, funtzionamendu eta garapen emaitzen azterketa. Egoera motorrak aztertzen dituen zientzia da. Motor praxiaren zientzia honek helburu espezifiko bati buruzko datu egokiak biltzea proposatzen du, ikasketa koherente eta bateratu bat aurrera eramateko. Ekintza motrizaren (motor-ekintza) eremu bat sortzea da helburu nagusia, bereziki gaur egungo ikerketa zientifikoetan baztertuta daudenak aztertuz. Motor ekintza zientziaren jatorrizko gaia da.
Egoera Psikomotorra
Ezinbesteko interakzio motorrik behar ez duen egoera motorra da. Definizioz, egoera hauek komunikazio praxiologikorik ez dute. Indibiduoa egoera hauetan bakarrik aritzen da, beste inorekin interakziorik izan gabe (jabalina jaurtiketak, eskia, motorrik gabeko hegaldia...). Kasu hauetan, komotrizitaterik ez dago, kasu batzuetan interakzio motriz beharrezkorik ez dagoelako. Adibidez, atleta batek kaleko lasterketa batean bere aurkarien posizioa, bere entrenatzailearen eta publikoaren portaera aztertzen duenean.
Memoria Gabeko Jarduera
Memoria gabeko jardueretan ez dago irabazlerik ezta galtzailerik ere. Hau da, joko edo jolasaren helburua ez da hau amaitzean jokalari batek beste bat baino hobeto sentitzea eta ondorioz jokalarien artean lehiakortasuna sortzea, baizik eta jokalariak helburu bat lortzea.
Memoriadun Jarduera
Memoriadun jardueretan irabazleak eta galtzaileak daude. Horrela, puntuazioa agertzen da jarduera askotan. Puntuazio horren bidez, galtzailea nor den eta irabazlea nor den identifikatu daiteke. Gaur egun, kirol famatu bat dugu, futbola, besteak beste.