Prebentzioa, Garapena eta Hezkuntza

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

Prebentzio Kontzeptua

Etimologia: etorri aurretik (ante factum): gertakizunaren aurretik, zerbait gertatu aurretik.

Mailak (Caplan)

  • 1. Maila: arazoa agertu aurretik burutzen da Hezkuntzan, arazoa gertatu ez dadin. Kontzeptu komunitarioa da, proaktiboa eta prebenitzen duen bakarra eta merkeena.
  • 2. Maila: arazoa dagoela susmatzen dugunean edo ondorio bat ikusten dugunean. Arazoa identifikatu eta erantzun bat eman. Arazoak aurrera jarraitzen badu, ondorioak handitu egingo dira, eta guk txikitzea nahi dugu. Diagnostiko goiztiarra da, eta arrisku taldeei zuzenduta dago.
  • 3. Maila: arazoa nabarmena da. Kasu berriak agertu ez daitezen eta arazoa handitu ez dadin, erabat desagertzea dugu helburutzat. Arazoa dutenei zuzenduta.

Garapena: aldaketa multzo bat da.

  • 1. Aldaketa fisikoa: heldutasunagatik.
  • 2. Hazkuntza: besterik gabe.
  • 3. Hezkuntza: testuinguruagatik.

Autoreak

  • James: garapena eta ikaskuntza berdina.
  • Thorndike: ikaskuntza konkretuen batuketa.
  • Piaget: garapena lehenago, gero ikaskuntza.
  • Vygotsky: ikaskuntza lehenago eta gero garapena, garapen hurbileko zona. Ikaskuntza elkarrekintza sozial bezala.
  • Konstruktibistak: ikaskuntza garapenaren beste eragile bat izango da, gizabanakoaren parte hartze aktiboa sustatzen du.

> 1. mailako prebentzioa gailentzen da, komunitarioa delako, proaktiboa eta garapena sustatzen duelako.

EDUKIAK (MEC)

Gai hauek transbertsalak direla esan. Zeharkako gai bezala landu behar direla curriculumean.

1. Garapenerako orientazioa (autoerrealizazioa)

70. hamarkada. Azken helburua garapen pertsonala. Gizabanakoaren potentzialak garatu, autonomia eta heldutasuna lortzeko. Horrela, arazoei erantzuteko gai izango gara. Alderdi guztiak lotzen dira, beraz, osotasunezko EH bat. Prebentzioa, arazoen irtenbidea da.

2. Hezkuntza psikologikoa

60. hamarkada. Lehenengoaren estrategia. Ezaugarri psikologikoen ezagutza lortzea ikasleek eta gurasoek. Horrela, gizabanakoa gaituago egongo da bizitza hobe bat eramateko. Programa edo kontsulta eredua.

3. Bizitzarako gaitasunak

Eskola berriaren mugimendua. Bizitzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko. Elkarrekintza sozialean dauden arazoei aurre egiteko. Helburua:

  • a) Autoezagutza.
  • b) Besteekin modu egokian erlazionatzea.
  • c) Nik taldean dudan eragina.
  • d) Ni eta egoera konkretuak: lana, etxea, nola jubilatu...

Ikaskuntza faseak:

  • Arazoa identifikatu.
  • Informazioa eman.
  • Ezagutzak praktikan jarri Rol-playingaren bitartez.
  • Ebaluatu.

Eraginkorra da ikasleak beste ikasleei azaltzea.

4. Trebetasun sozialak

Oinarrizko ideia inplizitua: pertsonarteko arazo gehienak komunikazio faltagatik direla dio Rogers-ek. Enpatia eta profesional eta bezeroaren arteko harremana oso garrantzitsua.

Metodoak:

  • a) Modelamendua: besteek egindakoa ikusi.
  • b) Norberak antzeztu egoera.
  • c) Atzeraelikadura.
  • d) Ikaskuntza transferentzia: egunerokotasunean martxan jarri.

5. Autoestima

Alderdi afektibo emozionalaren balorazioa. Modu transbertsalean landu. Autoestima altua garatzea du helburutzat.

  • A) Autokontzeptua: “hautemandako ni”: ni nola ikusten naizen, nolakoa naizen pentsatzen dudan.
  • B) Autoestima: nola sentitzen naizen naizen modukoa izanda. Ni ideala eta autokontzeptua geroz eta gertuago egon, autoestima altua izango du, eta autoestima altuko pertsonek hobetzea nahi dute beti.

Autokonfiantza: nik zenbat sinisten dudan nire gaitasunetan. Autoestiman eragina du.

> Arrakasta altua eta itxaropen errealistak, autoestima altua.

6. Hezkuntza emozionala

Alfabetizazio emozionala garrantzitsua da (Goleman-ek dioenez). Emozioak hezteko aukera dago. Hezkuntza afektiboa: hezitzerako orduan afektua jartzea. Afektuaren hezkuntza: ikastea, emozioei izenak jarri, horiei buruzko ezagutza teorikoa eta praktikoa irakatsi. Hezkuntza emozionalaren curriculuma adinari egokituta egon behar du. Edukiak adinari egokituta egon beharko dute.

7. Integratutako programa-sistemak

Beste guztiak lantzeko metodo bat. Gizabanakoa osotasun bat da, ezin da zatitu; beraz, esku-hartzea holistikoa izan behar da. EH estrategiarik eraginkorrenetakoak dira: eduki desberdinak landu lotura batean, alderdi guztietan lan eginez.

“Ikuspuntu holistikoa, Gai ezberdinak barneratu, Gizarte-trebetasunak garatzeko.”

Entradas relacionadas: