Premiamendu Prozedura Autonomoa: Exekuzioa eta Etete Kasuak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Premiamendu Prozedura Autonomoa

Exekuzio Prozedurekin Bateragarritasuna

Premiamendu-prozedura autonomoa da, beste exekuzio-prozedurekin ezin da metatu. Hala ere, Administrazio Publikoak, premiamendu-prozedura eramaterakoan, beste exekuzio-prozedurak izatea posible da, singularrak edo unibertsalak, judiziozkoak edo ez.

Kasu honetan, prozedura bakoitzean egindako enbargoen artean zeinek duen lehentasuna jakin behar da (exekuzio singularrak) edo zer espedienteak duen lehentasuna (unibertsalak).

Lehentasuna Prozedura Singular eta Unibertsalen Artean

TLOren 164.1 artikuluan prozedura singularren eta unibertsalen artean bereizten da:

  • Lehenengo kasuan (singularrak), enbargoaren antzinakotasuna kontuan hartzen da: premiamendu-prozeduraren enbargo-eginbidea lehenagotik egin bazen, lehentasuna du, eta alderantziz.
  • Konkurtso egoeran, antzinakotasuna ere kontuan hartzen da; baina, konkurtso egoera aitortu zen unea. Premiamendu-probidentzia une hori baino lehen egin bazen, Administrazioaren exekuzioak lehentasuna izango du.

Prozeduraren Etete Kasuak eta Hirugarrengotzak

Premiamendu Prozeduraren Etetea

Premiamendu-prozedura hiru kasutan eteten da (TLOren 165. art.):

  1. Helegitea jarri eta etendura lortzean.
  2. Prozeduran akatsak daudenean.
  3. Jabetza hirugarrengotza aurkezten denean.

Helegitea jartzean eta bermea eskainiz, normalean prozeduraren etetea lor daiteke. Beste alde, etetea modu automatikoan eta bermerik gabe lortzen da zorra zehazterakoan errakuntza materiala gertatu zenean, edo zorra iraungita bazegoen (adibidez, ordainketa egin zelako, preskripzioa gertatu,...) edo gerorapena lortu bazen; premiamenduak ez dauka zentzurik eta horrela adierazi behar da.

Zorra zehazterakoan errakuntza materiala gertatu bazen, organo eskudunak likidazioa zuzendu behar du.

Hirugarrengotza

Hirugarrengotza gertatzen da premiamendu-prozeduran enbargatutako gauzaren aurka hirugarren batek bere nahia agertzen badu. Hirugarrengotza jabetzarena edo eskubidearena izan daiteke.

  • Jabetzarena: Hirugarrenak ulertzen badu enbargatutako gauza berea dela.
  • Eskubidearena: Bere kredituak lehentasuna duela Ogasun Publikoaren gain (adibidez, soldaten kasuan) (TLOren 165.3 art.).

Hirugarrengotzaren Ondorioak

Hirugarrengotza jabetzarena bada, eskatutako gauzaren gain premiamendu-prozedura eteten da (TLOren 165.4 art.). Inskribatutako gauza bada, onartzeko Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu behar da, frogatuz inskripzioa Ogasun Publikoak egindako idatzoharra baino lehen egina dela. Horrela bada, enbargoa altxatzen da.

Eskubidearen ingurukoa bada, prozedura ez da eteten, gauza saldu arte jarraitzen du; lortutako dirua gordailuan uzten da, hirugarrengotza erabaki arte.

Entradas relacionadas: