Premiamendu Prozedura, Errekarguak eta Ordainketa Epeak
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
VI. Premiamendu-prozeduraren hasiera. Premiamendu-probidentzia.
Premiamendu-errekargua. Ordainketa egiteko epea
Aipatu bezala, premiamendu-prozedura hasten da premiamendu-probidentzia jakinaraztean. Hau administrazio-egintza bat da eta bertan ordainketa eskatzen da, probidentzian emandako epean ez bada ordaintzen, ondarearen exekuzioa egingo dela ohartuz. Subjektuarentzat ohar bat da, azken aukera ematen zaio ordainketa egiteko. TLOren 167.2 artikuluaren arabera, titulu nahikoa da premiamendu-prozedura hasteko eta tributu-betebeharpekoen gauzen eta eskubideen aurka egiteko, epai judizialaren exekuziozko indar bera dauka.
Lehen, exekuziozko titulua agerian uzten zuen ziurtagiria zen. Administrazioak egiten zuen eta tributuaren bilketa egiten zuenari eman eta hau exekuzioko fasea egiteaz arduratzen zen. Bilketa egiten zutenak Administrazioaren barruan ez ziren sartzen, profesionalak ziren. Gero, Administrazioa bera hasi zen zuzenean exekuzioa egiten eta ziurtagiriaren lekua premiamendu-probidentziak hartu zuen.
Premiamendu-probidentziaren edukia da (Bilketa Erregelamendu Orokorraren 70.art.):
- Subjektuaren identifikazioa.
- Zorraren kontzeptua, zenbatekoa eta epealdia.
- Adierazpena, borondatezko epealdian zorra ez zela ordaindu eta berandutzakorrituak noiztik hasten diren zenbatzen.
- Exekuzio-aldiaren errekarguaren likidazioa.
- Zorra ordaintzeko errekerimendua, premiamendu-errekargu txikiena ere: %10a.
- Zorra gehi premiamendu-errekargu txikia emandako epean ez badira ordaintzen, bere gauzak enbargatzen hasiko direla edota bermeak exekutatzen adierazi behar da, tributuzorra gehi % 20eko errekargua kobratzeko.
TLOren 161.4 artikuluak dio, exekuzio-aldia hasteak exekuzio-aldiaren errekarguaren sortzapena suposatzen duela. TLOren 28. artikuluak errekargu ezberdinak ezartzen ditu:
- % 5a, zor guztia ordaintzen bada exekuzio-aldia hasita, premiamendu-probidentzia jakinarazi baino lehen. Exekuzio-aldiko errekargua da.
- % 10a, ordainketa, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta gero egiten bada, zehazki, bertan emandako epean. Premiamendu-errekargu gutxitua da. Emandako epean zorra eta errekargua bera ordaindu behar dira.
- % 20a, ez bada zorra ordaintzen bi epe horietan. Premiamendu-errekargu arrunta bateragarria da berandutza-korrituekin.
Betearazpen-aldiko errekargua edo premiamendu-errekargu murriztua galdagarria gertatzen denean, exekuzio-aldia hasi denetik sortutako berandutza-korrituak ez dira eskatzen.
Ordainketa egiteko epeak bi dira (TLOren 62.5 art.):
- Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena hilaren lehendabiziko hamabostaldian egin bazen, jakinarazpena jaso zen unetik, hilabete beraren 20a arte.
- Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena bigarren hamabostaldian egin bazen, jakinarazpena jaso zen egunetik hurrengo hilaren 5a arte.