Prentsa Askatasuna eta Eskubide Pertsonalak: Kasu Praktikoak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,87 KB

GAIA: Adierazpen Askatasuna vs. Eskubide Pertsonalak

Aldizkari batek AOren informazioa argitaratzea

AO-ren alde: EKko 18.1 artikuluko ohorea eta norberaren intimitaterako eskubidea, izen onaren babesa eta babes morala barne.

Aldizkariaren alde: 20.1.d artikuluko egiazko informazioa libreki komunikatzeko askatasuna.

Auzitegiak erabakiko du zein eskubide nagusitzen den, informazioa berria den ala ez kontuan hartuta. AO-k berriki lagun bati bidali badio eta honek publikatu badu, ez dago babestuta.

AB kazetariak TB antzezlearen elkarrizketa argitaratzea

Lehenik, argitaratzeko baimena duen ala ez jakin behar da, eta nola lortu duen informazioa (bere kabuz edo bertan egonda). Epaileak salaketa arrazoirik gabe ezeztatu badu, 53.2 artikuluko babes eraginkorrerako eskubidea urratuko litzateke. Hasiera batean ezingo luke babes-helegiterik jarri partikular batek urratu diolako, baina auzitegiek urratu badiote, herri-aginteak direnez, 24.1 artikuluko babes helegitea jarri ahal izango du.

Kaixo aldizkarian Adolfo R-ren informazioa argitaratzea

Albistea berria bada, 20.1.d artikuluak informazioa libreki komunikatzeko askatasuna babesten du. Berria ez bada, ezingo da bere baimenik gabe argitaratu, 18.1 artikuluko intimitate, ohore eta irudirako eskubideak urratuko liratekeelako.

Telebistako saio batean 50 urteko politikariaren ile-lagina agertzea

Informazioa zuzenbidearen kontra lortu da. EK-ko 15. artikuluko osotasun fisiko eta moralerako eskubidea eta 18.1 artikuluko barrukotasun eskubidea urratzen dira. Telebistak defentsa gisa argudiatu dezake 20.1.d artikuluko informazioa komunikatzeko eskubidea, baldin eta politikariak drogei buruz hitz egiten ari badira saioan. Bestela, politikarien barrukotasuna urratuko litzateke, epailearen baimenik gabe ile-lagina hartu delako.

Entradas relacionadas: