Presioaren Kontrola ABS Sistemaren Barruan
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB
Presioaren Sorrera
Balazta pedala zapaltzerakoan, balazta-ponpak zirkuituan presioa sortzen du: Sarrera-balbula zabalik dago eta presioa pintzara heltzen da Thes-balbula itxita dago eta ponpan sortutako presio guztia pintzan aplikatzen da
Fase honetan ABS sistema funtzionatzen dago, adibidez, gurpilen abiaduraren neurketa egiten duelako, baina ez du zirkuitu hidraulikoan eragiten eta beraz balazta sistema, ohiko sistema bat bezala jokatzen du.
Presioaren Mantentzea
Presioa sortu eta gero, ibilgailua balaztatzen hasi da eta gurpilek blokeatzeko arriskua badute, kontrol unitateak sarrera-elektrobalbula aktibatuko du presioa gehiago ez igotzeko: Sarrera-balbula ixten da eta orduan presioa ez da pintzan igotzen nahiz eta gidariak pedala gehiago zapaldu. Presioa, ponpa eta sarrera balbularen arteko zirkuitu zatian bakarrik igotzen da. Thes-balbula itxita mantentzen da aurreko fasean lortutako presioa pintzan mantentzeko.
Presioaren Murrizpena
Nahiz eta aurreko fasean presioa mugatu, blokeo arriskua jarraitzen badu, adibidez lurzorua irristakorragoa dagoelako, kontrol-unitateak ihes-balbula aktibatuko du pintzan dagoen presio hidraulikoa jaisteko. Sarrera-balbula itxita jarraitzen du presioa ez igotzeko. Thes-balbula aktibatzen da eta presioa itzulerako bidetik metagailu hidraulikora doa.
Fase honetan ABS-ren parte hartzea jarraitzen du. Gurpilaren blokeoa saihesten da eta biraka jarraitzen du. Motorea martxan eta pedala zapaldu gabe: B kameran hutsa dago, motorearekin konektatuta dagoelako. A hodia zabalik dagoenez C kameran ere hutsa dago. Presio negatibo hau, berdina da kamera bietan eta beraz pistoia atsedenean dago. 3 malgukiaren indarraren ondorioz sistema osoa pedalaren kontra desplazaturik dago.
Motorea martxan eta pedala zapaltzen hasten gara: B kameran hutsa daukagu baina pedala zapaltzerakoan kontrol-balbulak A hodia itxi du.
Fase honetan presioa berdina da kamera bietan. Serbofrenoaren laguntza hasi gabe dago oraindik eta balazta ponpa soilik gidariaren oinaren indarraz bultzatzen da.
Motorea martxan eta pedala zapalduta: B kameran hutsa daukagu eta C kameran hutsa baina kontutan hartuz hutsaren sarrera aurreko fasean moztu dela. Orain, pedala indarrez zapaltzerakoan, kontrol-balbularen beste atal bat D hodia zabaltzen du eta C kamera atmosferarekin komunikatzen du. Honela, C-n presioa atmosferikoa dago eta B-n hutsa. Beraz, C kameran presioa B kameran baino handiagoa da. Ondorioz, pistoia ponparen aldera bultzatua izango da eta gidariari pedala zapaltzen laguntzen dio.