Program Counter (PC) eta Akumuladorea 8051 Mikrokontrolagailuan
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB
Deskriba ezazu program counter, PC, edo programaren kontadore bezala ezagutzen den erregistroak duen funtzioa edo eginkizuna. Zenbat bit ditu aipaturiko erregistroak 8051 mikrokontrolagailuan? Ba al dago erlazioarik PC erregistroaren bit kopurua eta helbide busaren zabaleraren artean? Mikrokontrolagailuaren barruan non kokatzen da? Arrazoitu zure erantzuna. Programaren kontadorea beste erregistro berezi bat da, CPU-aren barnean dagoena. ROM memoriaren helbide bat gordetzen da beti, eta gauzatu behar den agindua, helbide horretan egongo da gordeta. 16 bitekoa da. Bai, erlazio zuzena dago PC-aren bit kopurua eta helbide busaren zabaleraren artean, izan ere, zabalera desberdina izango balute ezin izango litzateke PC-ko helbideak helbide busetik bidali. CPU-ari esaten dio zer helbidetan dagoen exekutatu behar duen agindua. CPU-aren barruan kokatzen da, eta ez RAM-aren barruan gainontzeko erresgistroak bezala.
Zer da programaren kontadorea (PC)? Zer da bere edukia? Nola aldatzen da bere edukia? PC-a mikrokontrolagailuen SFR erregistro bat da, ROM memoriako helbide bat gordetzeaz arduratuko dena, ondoren programa exekutatzen joan ahala, bere balioa inkrementatuz. Bere edukia uneko ROM memoriako helbide bat da. PC-ak ALU-ari adierazten dio zein helbideko balioak erabili behar dituen eragiketak egiteko. Bere eduakia aldatzen joango da, programa exekutatzen doan heinean +1 eginez. Pilak erabiltzen direnean aldiz, (azpierrutinak daudenean) pilaren balioaren arabera aldatuko da bere balioa. Esplika ezazu zertarako erabiltzen den akumuladorea 8051 mikrokontrolagailuan, zenbat bit dituen aipaturiko erregistroak eta mikrokontrolagailuaren barruan non kokatzen den. Akumuladorea ALU-ari eragiketak egiten laguntzen dion erregistro berezia da, RAM memorian kokatzen dena. ALU-ak buruturiko eragiketak bertan sartuko dira. Akumuladoreak 8 bit ditu. Nola jakin daiteke funtzio bereziko erregistro bat (SFR) bitez bit helbideragarria den ala ez, soilik, erregistroaren helbidea ezagutuz gero? Ram memorian helbide batzuk ezin dira erabili erreserbatuak daudelako. Beste erregistro batzuk aldiz, ez dira bitez bit helbideragarriak. Bitez bit helbideragarriak diren funtzio bereziko erregistroaren helbideak 8 edo 0 zifraz amaitzen dira. (80-FF) (128-255)
8051 mikrokontrolagailuan, zer dira funtzio bereziko erregistroak (SFR)? Zein memorian daude kokatuta? Bitez-bit helbideragarriak diren SFR erregistro guztiak, bytez-byte helbideragarriak al dira? Programak bere lanak burutzeko erabiltzen dituen erregistroak dira. RAM memorian daude kokatuta. PC-a izan ezik, SFR guztiak bytez-byte helbideragarriak dira. Erregistroa 0 edo 8-rekin bukatzen bada → bytez byte helbideragarria. PILA (STACK): Erabilitako programaren arabera pilak tamaina bat edo beste izango du (ez du tamaina jakin bat) 2 stack mota: 1) FIFO: sartzen den lehenengoa, lehenengo irten. 2) LIFO: azkena sartu, lehenengo irten. Funtzioari deia egiten zaion erregistrora iristean, PC +1.