Programazio-lengoaien historia laburra

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

belaunaldiko lengoaiak

4. belaunaldiko lengoaien artean aipagarrienak hauek dira:

  • SQL: datu-base batean kontsultak burutzea ahalbidetzen duen lengoaia.
  • 4GL: C lengoaian aurreprogramatutako modulu kopuru handi baten laguntzarekin aplikazioak sortzeko tresna.

Goi-mailako lengoaia aipagarrienak

FORTRAN

Bere izena ingelesetik dator: Formula Translator (formulen itzultzailea). IBM-k sortu zuen 1957an Ameriketako Estatu Batuetan (AEB).

Goi-mailako lengoaietan zaharrena da eta esparru zientifiko-teknikora zuzenduta dago, kudeaketarako aplikazioentzat oso egokia ez izanik.

COBOL

Bere izena Common Business Oriented Language (negozio arruntetara zuzendutako lengoaia)tik dator. Kudeaketarako aplikazioetan espezializatutako lengoaia da.

1960an sortua izan zen eta bere abantailen artean, fitxategiak eta taulak maneiatzeko, eta txostenak editatu eta lortzeko gaitasuna nabarmentzen da.

BASIC

Bere izena Beginner’s All-purpose Symbolic Instruction Code (hasiberrientzat helburu orokorreko sinboloen agindu kodea)tik dator.

1965ean Ameriketako irakasle talde batek diseinatu zuen hezkuntzan erabiltzeko erraza izango zen lengoaia bat sortzeko intentzioarekin.

PASCAL

1970ean Suitzako Niklaus Wirth matematikariak sortutako lengoaia da, eta bere izena, batuketetarako lehenengo makina mekanikoa asmatu zuen Blaise Pascal matematikari frantses ezagunetik dator.

C

Lengoaia honen lehenengo bertsioari A izena eman zitzaion. Ondoren, bertsio berriak burutu ziren, B eta C izenekoak, C izanik behin betiko izena.

1972an sortua izan zen sistema eragileak sortzea ahalbidetzen zuen lengoaia bat lortzeko asmoz. Harekin UNIX sistema eragilea sortu zen.

Gerora, bere erabilera aplikazio zientifikoetara, kudeaketara, datu-baseetara, e.a. zabaldu zen.

Lengoaia honen garapen gisa beste lengoaia batzuk sortu dira, hala nola C++ (C plus plus) eta Visual C++, objektuei zuzendutako programazioa onartzen dutenak.

JAVA

Sun-ek garatutako programazio-lengoaia bat da, nagusiki Internet edo Intranet-en programatzera zuzendua.

DELPHI

Lengoaia hau tresna bisuala dela esan daiteke, Pascal lengoaian oinarritutakoa eta Borland-ek garatua.

Entradas relacionadas: