Programazioaren Oinarriak: Kontzeptu Nagusiak eta Egiturak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

1. Zer da ordenagailua programatzea?

Ordenagailuak bete behar dituen aginduak diseinatu eta idazteko lana da.

2. Zein da ordenagailuaren burmuina?

CPUa edo prozesatzailea da kalkuluak egiten dituen elementu nagusia.

3. Instrukzio-bloke desberdinak

  • Sarrera blokea: Ordenagailuari zein datu hartu behar dituen esaten dioten aginduak dira.
  • Prozesu blokea: Hartutako datuekin kalkuluak egiten dira.
  • Irteera blokea: Kalkulu horien emaitzak nola erakutsiko diren zehazten da.

4. Zer da makina-kodea?

Makina-kodea 0z eta 1ez osatutako hizkuntza da, ordenagailuak zuzenean ulertzen duena.

5. Zer da programazio-lengoaia bat?

Gizakiok konputagailuei aginduak emateko erabiltzen dugun kodea da. Gehienetan ingelesaren antzekoa izaten da. Adibidez: Python, Java, C++, JavaScript eta PHP.

6. Testu-lengoaiak vs. bloke bidezko lengoaiak

Testu-lengoaiak bizitza errealeko arazoak konpontzeko erabiltzen dira, eta normalean profesionalek erabiltzen dituzte. Ikus-lengoaiek (bloke bidezkoak), aldiz, blokeak erabiltzen dituzte programatzeko (adibidez, Scratch edo Code.org) eta programatzen ikasteko erabiltzen dira.

7. Zer da algoritmo bat?

Programatzen hasi aurretik, gure programak zehatz-mehatz zer egingo duen adierazten duen grafikoa da. Algoritmoak fluxu-diagramen bidez adierazten dira grafikoki.

8. Programazioaren oinarrizko egiturak

  • Egitura sekuentziala: Aginduak bata bestearen ondoren exekutatzen dira.
  • Errepikapen egitura (begiztak): Instrukzio baten edo batzuen errepikapenak dira, agindu bera behin eta berriro idatzi behar ez izateko:
    • Repeat begizta: Baldintza bat betetzen den bitartean errepikatzen da.
    • Forever begizta: Ez da inoiz amaitzen.
  • Baldintzazko egitura: Kanpoko baldintza baten arabera erabakiak hartzeko aukera ematen dute (if, then, else...). Baldintza bat betetzen bada, ekintza bat burutuko da; betetzen ez bada, beste bat.

Entradas relacionadas: