Proiektuaren Aurkezpena: Gomendioak eta Planifikazioa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Proiektuaren Aurkezpenaren Gakoak

I. Aurkezpenerako Gomendio Orokorrak

  1. Zure helburuetara egokitzera.
  2. Jasotzen den informazioa kalitatezkoa, argia, zehatza, sinesgarria eta konprobatzeko modukoa izatea.
  3. Eguneratuta egotea.
  4. Proiektu osoa behar du izan, espresaren jarduera eremu guztiak jasoz.

II. Aurkezpen Jendaurreko Iradokizunak

  • Tente jarrita egon.
  • Irribarre bat izan.
  • Txostenean irudiak edo bideoak gehiegi ez erabili.
  • Mezuak motzak eta argiak izan.
  • Jendearekin interaktuatu, ez izateko aspergarria; jendeak parte har dezala galderekin.
  • Aurkezpen entretenigarria izan.

III. Proiektuaren Funtsezko Atalak

1. Proiektuaren Datuak

Zuen datu pertsonalak (izena, helbideak, telefonoak...) adierazi behar dituzue atal honetan. Baita zuen enpresa edo markaren izena ere.

2. Ideiaren Deskribapena

Zeregin honen zati bat egina duzue proiektuaren koadroan. Atal honetan zuen ideia zehaztasunez azaldu beharko duzue. Ez bakarrik zertan datzan, baita nola sortu zen ere (zaletasunak, dagoen zerbait aztertzen, behar berriak bilatzen...)

3. Forma Juridikoa

Zein izango da? SA, kooperatiba...? Bazkide guztiek kapital ekarpen berdina jarriko dute? Horrela ez bada, zein egunetan eta zenbat akzio edo partaidetza izango ditu bakoitzak?

4. Enpresaren Jarduera

Atal honetan ondorengo aspektuak hartu beharko dituzue kontuan: Zure enpresak eskainiko duen produktu edo zerbitzua zein den.

5. Enpresaren Kokapena

Zuen negozioa non kokatuko duzuen azaldu behar duzue. Horretarako ondorengo parametroak aztertu eta asmatu beharko dituzue: Bezeroarekiko urbiltasuna, ez egotea inguruan lehiakiderik.

6. Merkatu Azterketa

Aztertu beharrekoak: Merkatuaren tamaina, zuen merkatua tokikoa, eskualdekoa, lurraldekoa, nazionala edo nazioartekoa izango den zehaztuz. Zeintzuk dira zuen bezeroaren ezaugarriak? (adina, ikasketa-maila...)

7. Merkataritza Plana

Zuen merkataritza plana aipatu behar duzue, marketin-mix-eko lau atalen azterketa azalduz:

  • Prezio politika: Prezioa nola finkatuko duzuen.
  • Produktu politika: Zein ezaugarri izango duzuen.
  • Sustapen politika: Nola ezagutaraziko duzuen.
  • Banaketa politika: Nola banatuko duzuen.
8. Giza Baliabideen Plana

Enpresak izango dituen karguak azaltzen ditu eta baita langile kopuruaren aurreikuspen bat.

9. Ekonomia eta Finantziazio Plana

Jarduerarako behar diren baliabideak (lehengaiak, makineria, altzariak, garraio elementuak...).

Formulak (Fisika Oinarrizkoa)
  • F = m·a
  • W = F·d
  • V = V₀ + a·t
  • S - S₀ = V₀·t + 0,5·a·t²
  • P = m·g
  • P = W/t
  • Eₖ = 1/2 m·v²
  • Eₚ₉ = mgh
  • Eₘ = Eₖ + Eₚ₉

Entradas relacionadas: