Proiektuen Kudeaketa: Diseinutik Ebaluaziora

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Proiektuen Kudeaketa

Zer da proiektu bat?

Helburu argi batzuk lortzeko (modu arrazionalizatuan) lan plana da.

Nork kudeatzen ditu?

Goi mailako teknikariek proiektuen kudeaketaz (diseinua, planifikazioa, ebaluazioa…) arduratzen dira.

Ezaugarriak

  • Malgutasuna: testuingurura egokitu eta aldaketak txertatu.
  • Kostu txikikoa: helburu gehienak gutxieneko baliabideekin lortu.
  • Erabilgarria: praktikoa izan behar da.
  • Koherentzia: atal ezberdinek lotura izan behar dute.
  • Laburra: gehienezko emaitzak gutxieneko baliabideekin.
  • Erraza: parte-hartzea sustatzeko.

Faseak

  • Analisi eta diagnosi fasea:

    Beharren, arazoen eta baliabideen deskribapena.
  • Plangintzaren fasea:

    Programazioa. Helburuen, metodologiaren, denboraren eta baliabideen deskribapena.
  • Gauzatze fasea:

    Hedapena. Proiektua garatu, mantendu eta kontrolatu.
  • Ebaluazio fasea:

    Beste faseak berrikusi eta bukaerako txostena egin.

Planifikazioaren faseko galderak

  • Zer lortu nahi den eta zer egingo den.
  • Zer? Helburuak.
  • Nola? Metodologia.
  • Noiz? Kronograma.
  • Norekin? Taldearen definizioa.
  • Zerekin? Baliabideak.

Helburu Orokorrak

  • Proiektuaren xede nagusiak.
  • Zehaztapen maila txikia.
  • Zuzenean behatu/neurtu ezin diren aditzak.
  • Interpretazio bat baino gehiago daukaten aditzak.

Helburu Zehatzak

  • Lortu/ebaluatu nahi diren jomugak.
  • Interpretazio bakarreko aditzak.
  • Helburu orokorren interpretazio anitzak interpretazio bakarrera murrizten dituzte.
  • Ekintza aditzak infinitiboan erabiltzen dira.

Jarduera baten osagaiak

  • Izenburua
  • Xede-publikoa
  • Helburua (zehatzak ere)
  • Jardueraren garapena eta deskribapena
  • Ordutegia eta iraupena (epeak)
  • Antolaketa, denbora, ardurak
  • Baliabideak
  • Ebaluazio jarraibideak

Zer da generoa?

Generoa maskulinitatea eta feminitatea definitzen dituzten ezaugarrien multzoa da. Testuinguruaren arabera, ezaugarri horiek sexu biologikoari dagozkionak dira (arra, emea edo intersexuala izatea), baina baita sexuan oinarritutako gizarte egiturei dagozkienak (genero rolak eta beste rol batzuk barne) eta genero nortasunari dagozkionak ere.

Zer da estereotipoa?

Gizarte-zientzietan, estereotipoa talde edo beste gizarte-kategoria batean sailkatu ondoren, talde horretako pertsonei eta horien jokabideei buruz osatzen den aurreiritzi eta irudi sinplifikatua da, kulturalki nahiz orokortze-prozesu baten ondorioz eratua eta pertsonei zuzenean aplikatzeaz gainera ekoizpen kulturalean (literatura, komikia, zinema, etab.) ere maiz baliatzen dena.

Diseinua

  • Hizkuntza ez sexista.
  • Helburuen artean, estereotipoak eta desberdintasunak ekiditekoak txertatu.
  • Estereotipo diskriminatzaileak errepikatzea saihestu.
  • Emakumeen protagonismoa ikusiarazi eta bere beharrei arreta eman.
  • Emakumeak indartzeko neurriak hartu (diskriminazio positiboa).
  • Metodologian, emakumeen parte-hartzea sustatu (kontziliazioa, ordutegiak, aukerak...).
  • Neurri horien kontrolarako: jarraipena.

Entradas relacionadas: